María Eugenia González 15 urte baino gehiagoz Gorraizen mediku aritu ondoren erretiratuko da
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Dagoeneko baditugu datorren ekainaren 9an Sarrigurengo Festei hasiera emango dion suziria pizteko hautagai diren hiru kolektiboak.
Apirilaren 4an amaitu zen hautagaitzak aurkezteko epea. Guztira 8 jaso ziren: Sarritxoko Elkartea, Azahara Treto taekwondista, Txikien konpartsa Txikien dantza taldearekin batera, Eguesibarko Saskibaloi kluba, Felix Garrido Zentroko erabiltzaileak, Eguesibarko hirugarren mailako futbol taldea, Bailarako gaiteroak eta Lakarri dantza taldea.
Proposamen horien balorazioa, Kultura Zinegotziak, Kultura Koordinatzaileak, Herritarren Partaidetzako teknikariak eta Ibarreko bi kultur elkartek osatutako mahai batek egin du. Mahai honek, merezimenduz hurrengo fasera, hau da, herri-bozketara pasa behar diren hiru proposamenak aukeratu ditu. Bailarako 16 urtetik gorako herritarrek txupinazoa botatzea nahi duten kolektiboaren aldeko botoa honako estekan eman ahal izango dute:
https://valledeeguesparticipa.com/participa/sarriguren23/
Botoa emateko epea, maiatzaren 4an bukatuko da.
–Bailarako gaiteroak: hiru talde dira, antolatzen diren ekimenetan herri ezberdinetako kaleak girotzen dituztenak. Sarrigurengo Gaiteroak, Urbi Gaiteroak eta Haizeberri Gaiteroak dira. Hamarkada bat baino gehiago daramate lan handia egiten. Hainbatetan beste kolektibo batzuen (erraldoi eta kilikien konpartsa esaterako) itzalpean egon arren, herri guztietan beti presente daude.
– Lakarri dantza taldea: elkarte honek, desagertutako bailarako antzinako dantza taldearen berreskurapenean lan handia egin du. Gainera, herriarentzat harrobi handia den Txikien dantza taldea bultzatu eta bailararako dantza berezi bat ere sortu dute.
– Eguesibarko hirugarren mailako futbol taldea: duela gutxi kategoriaz zuzenean igo da. XV multzoko txapelduna da eta, beraz, datorren denboraldian EFFko 2.mailan jokatuko du. Klub osoarentzat historikoa da, inoiz ez baita kategoria horretan aritu.
María Eugenia González Aguirre irailaren 14an erretiratuko da, Gorraizko kontsultategian 15 urte eta erdiz lan egin ondoren. Ostiral honetan, G...
Gorraizko jaietako kalderete eta paellen bazkarian parte hartzeko izen-emate kopuru handia dela eta, Eguesibarko Udalak karpa gehigarri bat jartzea erabaki du,...
Eguesibarko Udalak 2026ko Udazkeneko Programa aurkeztu du. Datozen hilabeteetan garatuko den jarduera-eskaintza zabala da, adin, interes eta publiko desberdinei zuzendutako ek...