IDAEk Eguesibarko argiteria publikoa zaharberritzearena hautatu du, jardunbide egokien adibide gisa

 Hemen: Alkatetza, Berriak, Hirigintza, Ingurumena, Kontzejuak, Udala

FEDER funtsekin egindako proiektuen artean, IDAEk Eguesibarko argiteria publikoa zaharberritzearena hautatu du, jardunbide egokien adibide gisa. Izan ere, azken urteotan aurkeztu diren milaka proiektuen artean, hau da hautatu den bakarra.

Gogorarazi behar dugu Udalak duela gutxi zaharberritu duela argiteria publikoa, eta, horretarako, argi guztiak ordezkatu ditu telekudeaketa sistemak jarriz. Leku anitzetan presentzia detektagailuak edo mugimendu kamerak jarri dira sistema horietarako.

ESOAL enpresako Alberto de Carlos ingeniariak idatzi du proiektua, eta NOI, Pipaon eta Telman enpresek osatutako UTEak gauzatu du.

Eguesibarko argiteria zaharberritzeak bi milioi euroko kostua izan du, eta 12 hilabetekoa izan da hura betearazteko epea.

Arreko ATP enpresa izan da argi gehienen hornitzailea (aurten 50 urte beteko ditu maiatzean) Italiako Iguzzini enpresarekin batera, Saltoki eta Proyecto Luz enpresek merkaturaturik.

Argiteria publiko berriari esker energiaren %65 aurrezten ari da, eta fakturan, berriz, %45.

AURKEZPENA_Egues
Tamaño : 5.4 MB Formato : PDF

 

 

contextualización
Tamaño : 777.2 kB Formato : PDF