Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

IV. “Musiketan” Zikloa

01/08/2019 @ 20:00 - 29/08/2019 @ 20:00

|Recurring Event (See all)

An event every week that begins at 20:00 on Osteguna, repeating indefinitely

foto-musicando

Eguesibarko Udalak IV. “Musiketan” Zikloa antolatu du, musikarako leku bat sortzeko eta Ibarreko musikariei laguntzeko. Musika joera orotako artista eta talde artistiko guztiek parte har dezakete (popa, rocka, jazza, elektronikoa, folka, heavya, kantautoreak, hip hop, new age, funky, fusioa eta teknologia berriak), baldin eta gutxienez kideren bat Eguesibarren erroldatua badago. Zikloa abuztuko ostegunetan eginen da Ibarreko hainbat herritan.

Izena emateko epea ekainaren 14ra arte egonen da zabalik. Eskabidea udal erregistroan aurkeztu beharko da eta agiri hauek beharko dira:

–          Taldeari buruzko txosten artistikoa

–          Taldekideen izenak, NANaren edo egoitza-agiriaren fotokopiak.

–          2 gai grabatuta, helbide honetara bidaltzeko: cultura-kultura@egues.es

 

Aurkezten diren talde guztien artean, Kultura Alorrak gutxienez 4 aukeratuko ditu. Udalak ekoizpen eta gauzapen gastuak ordainduko ditu (publizitatea, soinu-ekipoa eta teknikariak). Talde aukeratuak, berriz, muntaketa-desmuntatze lanez arduratuko dira.

Udalak 200 € emanen dizkio talde aukeratu bakoitzari, taldekide bakoitzeko; betiere, gehienez, 800 €. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio.

Oinarriak udalaren webean daude eskura, bai eta cultura-cultura@egues.es helbidean ere

Tokia: Ibarreko hainbat herritan

Jende guztiarentzat

 

 

XEHETASUNAK

Start:
01/08/2019 @ 20:00
End:
29/08/2019 @ 20:00
Event Categories:
, ,
Event Tags:
,
escuela-igualdad-egues