Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “NOLA LOKARTU MUNSTROA”

12/02/2023 @ 12:00 - 13:00

Lurra gero eta nekatuago dago eta laguntza behar du. Horregatik, Lola, Lupita eta Mati, hiru Doktore Planetario dibertigarri, joanen dira erreskatatzera. Orro batek harrituko ditu, klima aldaketaren munstroa inoiz baino erneago dagoela dirudi! Aspaldi Lurrean bizi den munstro bat da, baina lehen oso txikia zen eta lo pila bat egiten zuen. Azken aldian egun osoa esna eta bereak egiten ematen du. Horregatik, gure Doktore Planetariek lokartzen saiatuko dira Lurra sendatzeko. Nola lortuko dute munstroa lo egitea? Lortuko duzue Lurrari laguntzea?

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean, emanaldia egin aurreko astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu elektroniko bat bidaliko da. Plaza libreak geratzen badira, iritsi diren hurrenkeraren arabera bete ahalko dira, emanaldia egiten den egun berean.

PREZIOA: doakoa

XEHETASUNAK

Data:
12/02/2023
Ordua:
12:00 - 13:00