Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

26/05/2023 @ 18:30 - 19:30

Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta talde profesional gonbidatu baten saioa nahasten dira, hori guztia ingurune lasaian kandelen argipean. Oraingo honetan, Eguesibarko Musika Eskolako ikasleak eta “Red Label” talde profesionala arituko dira. “Palabras de mujer” izenburuko kontzertu honetan, emakumea izanen da ardatz, dela abestiak emakumeek konposatuak direlako, dela emakumeek gidaturiko taldeek eman dituztelako. Hiru lagun kontzertuan, Jaione Medinaren ahotsa entzuteko eta gozatzeko, Alberto Lararen gitarrak eta Aitor Bengoaren haizeek eta perkusioek lagundurik. Mercedes Sosa, Ana Belén, Chavela Vargas eta gisako artista handien bertsioak emanen dituzte.

Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean.

XEHETASUNAK

Data:
26/05/2023
Ordua:
18:30 - 19:30

Lekua

Errizar
31621 España + Google Map