Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

03/06/2022 @ 18:30

Ziklo intimista da Errizarkoa. Talde amateur baten emanaldia eta gonbidatutako beste talde profesional batena kontzertu berean entzuteko parada izanen dugu, argizarien argiak hartzen gaituen ingurune lasaian murgildurik. Emanaldi honetan Eguesibarko Udalaren Musika Eskolako ikasleek eta “Red label” talde profesionalak joko dute.

INFORMACIÓN

Kontzertua: “Esenzia flasko txikian”. Hirukote honen kontzertuan aukera izanen dugu Jaione Medianen ahots entzuteko eta gozatzeko, Alberto Lararen gitarra gozoak eta Aitor Bengoaren haize/perkusioek lagundurik. Kultur eskaintza profesionala da, “En Esenzia” orkestraren urrina duena, eta munduko maitasun guztiarekin prestatua dago. Abesti ospetsuen bertsio/cover errepertorio oso landua du taldeak, betiere berezko moduan interpretaturik.

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan

PREZIOA: doakoa 

XEHETASUNAK

Data:
03/06/2022
Ordua:
18:30