FAZeko neguko aisialdi gunea

 Hemen: Berriak, FAZ

6 eta 12 urte bitarteko haurrek ostiralero gozatu ahal izango dute FAZeko aisialdi guneaz. 16:30etatik 18:30era hainbat jarduera egingo dira, hala nola jolasak eta tailerrak, aisialdi osasungarriko eta bizikidetzaren sustapeneko testuinguru batean.

Jarduerak Familiendako Arreta Zentroan (FAZ) eta Sarrigurengo kale eta plazetan burutuko dira urtarrilaren 28tik martxoaren 25era arte, higiene eta prebentzio-gomendioak kontuan hartuta eta Covid 19ren araudira egokituta.

Adina: 2010 eta 2016 bitartean jaiotakoak. 2016an jaiotako adingabekoek 6 urte bete behar dituzte hiruhilekoan zehar

Izen-emateak: FAZera deituz (Familien Arretarako Zentroa): 948 16 56 51, 2022ko urtarrilaren 18tik 25era.  Plaza baino pertsona gehiago egonez gero, plazen zozketa eta familiei jakinarazpena eginen da.

copia-de-plantilla-valle-egues-horizontal-2199920867 1443437322701102 7357066265407321759 N