Eguesibarko Udalak Smart City plataforma eta herritarrak Udalarekin konektatuko dituen aplikazioa aurkeztu ditu

 Hemen: Berriak
  • Administrazio publikoarekiko bi noranzkoko komunikaziorako irtenbide bat da.
  • Eguesibarko bizilagunak parte hartzean, lankidetzan eta zerbitzuak on-line eskuratzen inplikatzea du helburu.
  • Uztailaren 1etik aurrera App Store-n deskargatu ahal izango da eta hurrengo egunetan IOS gailuetarako eskuragarri egongo da.

Eguesibarko Udalak Smart City plataforma eta herritarrak Udalarekin lotuko dituen aplikazioa aurkeztu ditu gaur goizean.

Administrazio publikoarekiko bi noranzkoko komunikaziorako irtenbide bat da, Eguesibarko bizilagunak parte hartzean, lankidetzan eta zerbitzuak on-line eskuratzen inplikatzeko.

Besteak beste, mugikorraren kamerarekin gertaeren berri emateko, jarduera eta ikastaroetan izena emateko, telefono eta informazio interesgarriak eskuragarri izateko, kirol-informaziora jotzeko, maskotak erregistratzeko eta berriak kontsultatzeko balioko du.

App-a martxan dagoenean, udalak inkestak egingo ditu herritarrek aplikazio horren funtzionaltasunak hauta eta balora ditzaten, tresna hau ibarreko bizilagunen benetako beharretara egokitzeko asmoz.

Amaya Larraya Eguesibarko alkateak azpimarratu duenez, “Aspalditik ari gara lanean gure haranerako plataforma pertsonalizatua sortzeko, herritarren beharretara egokitua. Helburu nagusia Udala eta eguneroko gestioak ibarreko herritar guztiei hurbiltzea da, eta hau, zalantzarik gabe, urrats handia da horretarako “.

Hemendik aurrera, herritarrak Udalarekin komunikatu ahal izango dira eguneko edozein unetan eta edozein lekutatik mugikorraren aplikazio bakar baten bidez. Eguesibarko Udalak egungo beharretara eta errealitateetara egokituko den kudeaketa moderno eta digitalaren aldeko apustuari eusten dio.

conciliacioncopia-de-el-ayuntamiento-de-valle-de-egues-rechaza-la-abrasion-1