Eguesibarko kalisteniako bi ekipamenduetako lehena ireki da

 Hemen: Berriak

Gazteentzako kirol-ekipamendu horiek Sarrigurenen jarriko dira, Gorraizen, eta guztira 39.172,34 €erabiliko dira.

Eguesibarko gazte-planean garatutakoaren arabera, gazteentzako kirol-jarduera eta azpiegitura zabalak eta askotarikoak eskaintzea zen helburuetako bat. Horregatik, Eguesibarko kirol-zinegotzigoak proposatu zuen 2021. urterako aire zabaleko bi kalistenia-ekipamendu eraikitzea, gazteen artean aisialdiko kirol-jarduerak sustatzeko.

Gobernu Batzordearen 2021eko abuztuaren 19ko erabakiaren bidez, Sarrigurenen eta Gorraizen egin beharreko kalisteniako bi eremu hornitzeko eta instalatzeko kontratazioa onartzea erabaki zen.

Prozedura izapidetu ondoren, Gobernu Batzordearen 2021eko irailaren 28ko erabakiaren bidez, Agapito Urban Industries SL enpresari esleitu zitzaion kontratua.

Enpresak Sarrigurengo obra amaitu du eta asteazken honetan ireki dute, ekipamendua pumptrack partzelaren ondoan dago. Datorren astean amaituko da Gorraizen obra, Ardanaz Bidea kalean, kanpoko kirol anitzeko pistaren ondoan.

Cartel Programa Ok Page 0001Whatsapp Image 2021 11 12 At 12.50.50