Eguesibarko erakusleihoen lehiaketaren 7. edizioa

 Hemen: Berriak

Aurten 21 establezimenduk hartuko dute parte Eguesibarko Udalak abenduaren 14tik martxan jarri duen Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren 7. edizioan.

Saltoki horiek “aurkitu bikoteak” izeneko ginkanan ere parte hartzen dute, erakusleihoetan ezkutatzen diren animalia-bikoteak aurkitzeko helburuarekin. Parte hartzeko inprimakiak establezimendu lehiakideetan eskuratu ahal izango dira edo Udalaren webgunean deskargatu.

Epaimahaiak emango dituen 3 sarietarako lehiatzen dira establezimenduak: Gabonetako giro onena, erakuslehio komertzialagoa eta multzo estetiko onena, eta Publikoaren Sari Berezia.

Epaimahaia honakoek osatzen dute:

  • Fermin Alvira, Artista plastikoa, zaharberritzailea, irakaslea eta arte dibulgatzailea eta arteterapeuta.
  • Iñako Redin, hirugarren belaunaldiko merkataria, prestatzailea, ebaluatzailea, tutorea eta saltokietako aholkularia.
  • Mª Inmaculada Múgica Ustárroz, Eguesibarko Udaleko Kultura, Euskara, Tokiko Garapen, Industria, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotzi ordezkaria.

Erakusleiho guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra, eta epaimahaiaren erabakia sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko da, urtarrilean.
Ekitaldi berean oparien zozketa egingo da herri bozketan parte hartzen dutenen eta ginkanaren artean.

Gainera, abenduaren 22tik aurrera, nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek beren erakusleihoen aldeko botoa eman ahal izango dute www.valledeegues.com webgunean.

formulario-guinkana
Tamaño : 1.9 MB Formato : PDF

61b7b2f55b183Elespejismodeeuskarabidea