Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

 Hemen:

69. ALDIZKARIA – 2019ko apirilaren 9a

  • 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, bete dadin Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamendua eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa, hogei egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udaleko erregistro orokorrean eskabidea aurkez dezaten interesa dutenek bake epailearen kargua betetzeko edo baile epaile ordezkoaren kargua betetzeko, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik.