30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
OLATZ    
 

Zentzu zabalean, Iruñetik sei kilometrora aurkitzen da Olatz, baina zentzu ertsian kasik ukitzen du Nafarroako hiriburua, Mendillorri Iruñeko beste auzo bat denez geroztik. Kontzeju honek 652 biztanle ditu eta Gorraitz kenduta Eguesibarko herririk handiena da biztanleriari dagokionez. Hiriguneak herriko etxe zaharren edertasuna gorde izan du, eraikuntza berriekin nahasten direlarik. Ekialdeko Ingurabideak Oltzerako sarbideak hobetu egin ditu, errepidea ez baita herritik igarotzen. Hartara, biztanleen bizi-kalitatea goratu da, lehen, herriak jasan behar zuen trafikoa desbideratu baitute.

Olatzko udalbarrutian Eguesibarko udal kiroldegia eraiki dute. Bailarako bizilagunen zerbitzura dagoen eraikuntza honek instalazio modernoenak dauzka (igeritoki estalia, erlaxatzeko aretoa, gimnasioa, gorputz-zainketarako zonaldea, pilotaleku estalia, sorosmen eta botika zerbitzuak, monitoreak, ikastaroak eta abar luze bat). 1998an zabaldu zenetik, kiroldegia bailarako bizilagunen elkargunea bilakatu da. Aisia eta kirolaren inguruko beharrak bermatzeaz gain, bizilagunen arteko harreman sozialak sustatzen ditu, elkarbizitzarako oso egokia bihurtuz.

Historiari dagokionean, Olatz aintzinako erret-jauregi bateko herria izan zen seguruenera. Izan ere, garaiko idazkiek diotenez, 1367. urtean, Carlos Bigarrenak bere irin-errota Juan Ruiz de Aibarri saldu zion. Halaber, Olatzek koroari ordaindu beharreko zergen eskubideak jaun honi betiko eman zizkion erregeak. XIV. mendean, Nafarroako errege-erreginena izan zen jauregi bat egon zen halaber, zeina irin-errotarekin batera 1.000 frankoren truke saldu zion erosle berari. XV. mendearen erdialdera, Nafarroak ezagutu zituen gatazka eta gerra zibilen ondorioz aipatutako gaztelua eskuz aldatu zen. Joan de Labrit erregeak bere diruzaina zen Johan den Bosquet-i eman zion, Gracian de Beaumoti, bere benetako jabe eta jaunari eman beharrean, azken honek desdeialtasunez jokatu baitzuen anai arteko borrokaldi horietan.


(Iturria: Ibirikuko Kontzejuaren lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarko Udal Plangintza)


 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es