30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
IBIRIKU    
 

Ibirikuk 51 bizilagun ditu erroldaturik eta Iruñetik 10,5 kilometrora dago. Eguesibar zeharkatzen duen Na-150 errepidea hartuta helduko gara bertara. Ibiriku inguratzen duen paisaia laborantza soroez eta menditxoez osatua dago, guztien artean Urri izenekoa gailentzen delarik, zeinaren gailurrean 45.000 metro karratuko zelaiune zabal bat aurkituko dugun. Agidanez, Burni Aroko aztarnategi bat egon liteke bertan. Historikoki, "villa" izendapena eta maila izan du Ibirikuk, inguruko beste herri aunitzek ez bezala. 1835-45 urteetako erreforma administrtiboaren ondorioz baina, kategoria hori galdu zuen Ibirikuko Kontzejua bihurtuz. Aldaketa horren aurretik, bailarako diputatuak eta herriko erregidoreak, zeina bertako biztanleek aukeratzen zuten, gobernatzen zuten Ibiriku.

Garaiko gizartea eta herriko ekonomiari buruz mintzo diren bi datu nahikoa interesgarriak gorde izan dira. Joan den mendean, Ibirikun irin-errota bat zegoen. Agidanez Eguesibarko ingurunea estaltzen duten labore soroek hornitzen zuten. Eta logikaren barnean dago halaber, herriak irabazi handiak izanen zituela suposatzea, bailarako gainontzeko herriek erabiliko baitzuten errota. Gainera, berezko eskola zeukan, luxu bat garai horretarako, inguruko hamar herritako (Azpa, Erantsus, Elia, Etxalatz, Uztarrotz, Egues, Elkano, Sagaseta, Egulbati eta Altzuza) haurrak bertan eskolatuak zeudela kontuan harturik. Dena dela, jakin badakigu 1847. urtean Ibirikuk eta Elkanok maisu bera zeukatela eta bi urtetik bi urtera herriz aldatzen zela, ordainketa gastuak bi herriek bere gain hartzen zituztelarik, maisuak noiz edo noiz ikasleen eskuetatik ordainketa bat edo beste jasotzen bazuen ere.
Ibirikuko aska 1876. urtekoa da. Gaur egun herriaren barruan aurkitzen da. Hemeretzigarren mendearen amaiera horretan oso eroso gertatu zitzaien herriko biztanleei aska bat izatea.
San Joan Bataiatzailea da herriko zaindaria eta haren omenez altsatu zuten Ibirikuko eliz parrokia. Berez, herriko festak ekainaren 24ean ospatu beharko lituzkete, baina abuztuko azken asteburura mugitu dituzte.

San Joan Bataiatzailearen parrokian aurki ditzazkegun artelanen artean, 1568. urtean egindako zilarrezko prozesio gurutzea nagusitzen da. Lau urte beranduago, ebanjelarien eta beste santuren baten irudiak gehitu zitzizkion, zilarrez eginak guztiak ere.

(Iturria: Ibirikuko Kontzejuaren lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarko Udal Plangintza)

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es