30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
GORRAIZ    
 

Bizitoki lasaia egiteko asmoz altsatutako urbanizazioa da Gorraitzekoa. Erroldatutako biztanleriari erreparatuta, azken urteotan gehien hazi den herrigunea dela esan dezakegu. Gainera, aurreikusita dago populazioa gehiago handituko dela, hirigintzaren alorrean urbanizazioa hedatuz doalako oraindik (4.500 biztanle izatera iritsiko dela espero da).

Gorraitzen bizitzea oso erosoa da, Iruñetik oso gertu baitago, soilik 2,6 kilometrora. Gainera, duela gutxi Ekialdeko Ingurabiderako sarrerak hobetu dira, horretarako hainbat bide eta biribilune paratuz. Hortaz, komunikazioa erabatekoa da, orduerdioro Iruñera doan autobus zerbitzua baitauka Olatzekin batera.

Urbanizazioak oso ezaugarri bereziak ditu, eta horien artean nabariena Gorraitzeko Golf Kluba da, herrigunearen erdi erdian dagoena. Hemezortzi zulo ditu urbanizazioa edertzen duen zelaiunean barreiatuta. Halaber, XVI. mendeko jauregi bat aurki dezakegu Gorraitzen, lehen aurri egoeran zegoena eta berriki zaharberritu dutena bertan jatetxe bat paratzeko. Berrogei metro eskasetara San Estebango eliz-parrokia aurkitzen da, duela oso gutxi arte ere aurri egoeran izan dena eta martxoaren 25az geroztik kapera berria agertzen duena. Lehen, kanpoko hormak eta sarrera-atea besterik ez zeuden zutik. Urbanizazioa sortu ondotik, Gorraitzek eliz-parrokia bat behar zuela konturatu eta lanean jarri ziren. Tenpluak ekitaldi-areto bat izanen du etorkizunean, hala nola eliz-etxe bat.

(Iturria: Ibirikuko Kontzejuaren lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Egusibarko Udal Plangintza)

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es