|
Erantsus, zeinera Na-150 errepidea
hartuta helduko garen, ia hutsik aurkitzen da egun, bi biztanle
baino ez baitaude erroldaturik. Aitzitik, ez da beti horrela izan,
jaurerri-herria izan baitzen antigualean, XIX. mende hasierako
berritze administratiboa ezarri aurretik, hain zuzen ere. 1887.
urtean, inoiz izandako populazio handiena ezagutu zuen 75 biztanle
izatera iritsiz.
Aintzinako jaurerria izaki, herriaren
jabetza eskuz esku pasatu zen 1467 urtean Leonor printzesak Ojer
de Egurbideri laga zion arte. Elizak,
eta zehatzago esanda Orreagako Santa Mariak, lur-eremu zenbait
izan zituen Erantsusen XIII. mendearen hasieran.
Garaiko agiriek diotenez, 1847an
bailarako postariak ekartzen zuen herrira posta guztia eta bertako
haurrek Elkanoko eskolan ikasten zuten.
Egulbatiko jaurerriarekin gertatu
legera, Erantsus herriko jauregiak jatorrizko armarri jauregiaren
kategoria zeukan Erresumako zerrenda ofizialean. Bertako jaunari
zerga zenbaiten ordainketa barkatu zitzaion 1513an. Gaur egun,
jauregiaren kontserbazio egoera nahikoa txarra da Udal Plangintzaren
Katalogoak agertzen duenez. Dena dela, horrek ez du esan nahi
zaharberritu ezin daitekenik dagokion itxura berreskura dezan.
Armarrien liburuan agertzen den modura, XVI. mendean jauregiko
armarria gorri kolorekoa zen, orlan ipinitako urrezko hamabi bilete
agertzen zituelarik. Ordurako, Erantsus herriko leinua aintzinetik
zetorren. Esaterako, 1275. urtean, Periz de Erantsus Eloko gazteluaren
alkaidea zen eta Martin Ferrandiz de Erantsus-ek Orraegiko gotorlekua
bere aginduetara zeukan.
(Iturria: Nafarroako Entziklopedia
eta Eguesibarko Udal Plangintza) |