30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
ELKANO    
 

Elkano Nafarroako erdialdean kokatua dago, Iruñerrian. Elkano Eguesibarko bihotzean aurkitzen da, 505 metroko altueran, eta Iruñetik bertara 10 kilometro dago gutxi gora behera.

XVII. mendetik XIX. mendeko hasiera arte biztanlegoak bere horretan iraun zuen. Ziur aski, Elkanotarrak nekazariak zirenez, herrian bizitzera behartuta zeuden. 1960. urterarte, aitzitik, populazioak behera egin zuen etengabean, nekazariek, lurraren emankortasun eskasa zela kausa, hiruburura joatea erabaki zutelakoz. 1970ean, berriz, biztanlegoak gora egin zuen nabarmenki. Arrazoia oso sinplea da: Esclavas de la Virgen Dolorosa ikastetxea bertan ezarri zen, eta honekin batera zentruak bere baitan hartzen zituen 60tik 80ra emakume atzeratuak.

1975eko Leku-Eder urbanizazioaren eraikuntzak bultzada handia eman zion populazioari, zeinak orain arte gorako bideari eutsi dion. Etengabe txalet berriak eraikitzen ari dira, bai herrian eta bai urbanizazioan. Elkanok, gaur egun, 150 biztanle ditu. Adinen arabera, gazteek %15 osatzen dute, helduek %40 eta zaharrek %45.

Arteari dagokionean, eliz-parrokia herriko eraikinarik bikainena da. XV. mende amaierakoa edota XVI. mende hasierakoa, tenplua gotiko estiloari atxikitua dago, eta egun Garbikunde-ko eliza izenaz ezaguna da. Erretaula nagusiak, hain zuzen ere, errito judutarrari jarraiki, Jesus, gurasoekin batera, arima garbitzera abiatu zeneko pasadizoa irudikatzen du. Elkanon bi ermita zeuden, Santa Mariakoa eta Santa Eufemiakoa, zeinetara erromesak urtero gerturatzen ziren.
Elkanotarrek Errosarioko Ama-Birjinaren omenez ospatzen dituzte jaiak uztaileko azkenaurreko asteburuan.

Elkanoko behar bezalako deskribapenak ezin du Ubarmin Klinika zokoratu. Zentrua Osasunbidearen esku dago eta traumatologian eta erreabilitazioan espezializaturik dago. Egunero Nafarroa osoko eriak gerturatzen dira Ubarmin klinikara.

(Iturria: Elkanoko Kontzejuko Lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarko Udal Plangintza)

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es