|
Ingurumenaren kontserbazio bikaina
dela kausa, Eguesibarrak berriki erosi eta olgetarako erabilera
izanen duen etxaldea dugu honakoa. Historikoki, Egulbati jabego
pribatua izan denez, inguruko herrietan ez bezala, ez du horrenbeste
pairatu basoen etenik gabeko hustiaketa. Herriko hariztiaren barruan
pagoak, gereziondoak eta lizarrak sakabanatzen dira. Animaliek,
bestalde, bizi eta ernaltzeko gune aproposa aurkitzen dute Egulbatin.
Hori dela eta Udalak naturaren interpretazio gunea eraiki asmo
du bertan, herri-lurrak hipikarako
nahiz oinezkoendako atonduz.
Egulbati izena estrainekoz Rediezmo-en
liburuan agertu zen 1268an. 1336ko biztanle erroldak Egulbatin
lau "su" zeudela dio, eta horietariko bat zaldun bati
zegokiola.
XIX. mendearen lehenengo erdialdeko
erreforma administratiboa heldu aitzin, bailarako diputatuak eta
herriak hautaturiko erregidoreak gobernatzen zuten Egulbati. Gauza
jakina da 1847an Egulbatiko haurrak Elkanoko eskolara joaten zirela.
Mendizabalen desamortizazioarekin batera Orreagako kabildoak herriarekiko
eskubideak galdu eta Auritzeko Oiarbide familiaren menpe geratu
ziren. Fermin Oiarbidek, azkenik, Julio Maset militarrari saldu
zion, eta orduan, inguruak bazkaleku bihurtuta, herriak nolabaiteko
garapena ezagutu zuen; behitegi bat, artalde bat eta 130 txerri
eme izatera iritsi zen. 1960. urtean, alabaina, herriak behera
egin zuen, harik eta deserria bihurtu zen arte.
(Iturria: Nafarroako Entziklopedia
eta Eguesibarreko Udal Plangintza) |