30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
ETXALAZ    
 

Behinala jaurerria izandako Etxalatz herria Eguesibarreko iparraldean kokatua dago. Na-150 errepidetik, 12 kilometro dago Iruñea eta Etxalatzen artean. Egun 7 biztanle besterik ez dira gelditzen ibarreko herri honetan.

1087.ean jada "Villa" bezala izendatua azaltzen da agirietan, "Axalaz" grafiarekin, urte horretantxe Leireko abatetxearen-pean zegoen Larrasoañako San Agustin-i herriko mahasti bat eman zitzaionean. Eliza San Martinen omenez eraikia dago XIII. mendean. Erretaulan Etxalatz-eko armarria (bi pertz) eta herriarekin harremana izan zuen Gaztelu familiarena (lau dorre eta Donejakueko maskorra) igerri daitezke.

Etxalatz-eko historiak bailarakoarekin bat egiten du, nahiz eta jaurerri izanagatik administrazio berezia ezagutu zuen XIX. menderarte. Halarik ere, bailarako bestelako herrietan bezala, diputatuak eta herriak berak aukeratzen zuen erregidoreak gobernatu zuten.

Hirigunearen barruan inoiz Etxalatzeko jauregia izandakoarean dorrea aurkitzen ahal da, bai eta egoera onean mantenduta ere. Erresumako agiri ofizialetan jatorrizko armarri jauregitzat hartua da, eta, hori dela eta, nagusiek ez zuten zergarik ordaindu beharrik. Hernando Ayanz, jauregiko nagusiak, 8.000 maraiko edo maravedi eskuratzen zituen urtean. Kontu Ganbararen arabera, 1723an Jose de Etxalatz zen jauregiko nagusia. Armarri liburua aintzat hartuz, herriko armarria urrezkoa zen, eta bi aldetara urrezko zerrendak zituzten bi pertzez idurikatua zegoen. Erdi Aroko dorre sendoak orain desagerturiko matakanez osaturiko burualdearen aztarnak mantentzen ditu.

(Iturria: Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarko Udal Plangintza)

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es