30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
ARDANATZ    
 

Ardanatz Eguesibarreko hegoaldean kokatua dago. Iruñetik 8 kilometrora aurkitzen da eta 5,68 km karratuko hedadura dauka. Ekialdeko Ingurabidetik atera eta Sarrigurendik igarotzen den errepidetik ailegatzen ahal da bertara. Ardanatz oso malkartsua ez den aldapa baten goikaldean ezarria dago. Altuera honek Iruñerriaren zati handi bat ikusteko aukera eskaintzen dio. Agian honakoa dugu herriko ezaugarririk bikainena, hala nola arras ongi mantenduriko inguruaren edertasuna (ez da arraroa herria pasioan gurutzatzen duen jendea ikustea). Erroldaren arabera, egun 54 auzolagun ditu.

Inguruko herriekin gertatu bezala, behinala erret-jaurerria izan zen. Bestalde, bailararen bihotzetik urruti samar dagoenez, sarritan auzian jarri da ea ze bailarari dagokion, Eguesibarrari edo Arangurenekoari. Eztabaida hauexek XIII. mendetik datozkigu. Orduan, Ardanatzek Koroari zergak ordaintzen bazizkion ere, bailarako beste herriekin alderatuta, azpimarragarria da zergarik ordaindu beharra ez zuten aitoren-seme kopurua. 1467. urteko agirietan ageri denez, Leonor printzesak Oger Urpideri herriak koroari ordaindu beharreko petxa eman zion. Bailarako ohiturari jarraiki, 1835-45 hamarkada arte bailarako diputatuak eta herriak aukeraturiko erregidoreak gobernatu zuten Ardanatz.

Ardanatzeko eliz-parrokia herriko eraikinarik bikainena da. XIII. mendean sortu zen San Vicenteren izenpeko. Barruan Domingo de Bidarte mihiztatzaileak eta beronen suhiak, Domingo de Lussa eskultoreak, egindako erretaulak ikusten ahal dira (erretaula nagusia eta albo batera dagoena). Elizak eraldaketa aunitz ezagutu du historian zehar, erdiko nabearen estalkian antzematen den bezalaxe.

San Vicenteren omenez ospatzen diren herriko jaiei irailaren 8an ematen zaie hasiera, eta egokitutako egunaren arabera iraileko lehenengo astean edota bigarrenean ospatzen dira.

(Iturria: Ardanatz-eko Kontzejuko Lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarreko Udal Plangintza).

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es