30 septiembre 2003
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
Osoko akta
Garapen plangintza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
Kirolak
Kultura
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Udal-sailak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
Komunikazioak
Mapa fisikoak
Mapa politikoak
ALTZUZA    
 

Andazklai eta Aezueta trokarteen arteko gain batean lekutua dago Altzuza. Iruñetik 8 kilometrora dago eta 256 hektarietako hedadura du (zurgai den basoaren zatia aipagarria da, 89 hektarietakoa). Egun 182 biztanle jasotzen ditu Altzuzako erroldak, eta hauek herrigune estua eta Errikotxiki urbanizazioaren artean bizi dira. Altzuza-2 urbanizazioaren eraikuntza, bestetik, amaitzear dago, eta honek herriko etxebizitzen kopurua osatzeaz gainera, biztanle gehiago gehituko dizkio arestian aipatu dugun erroldari. Izan ere, lehenengo urbanizazioaren eraikuntzak (1975ean) eta moja beneditarrek Altzuzako Donemaria Magdalena monastegian ezartzeko harturiko erabakiak azaltzen dute, besteak beste, herriak 70. hamarkadaz geroztik ezagutu duen hazkunde demografikoa.

Gainera, Gipuzkoan sortu eta Nafarroan bizi izan den Jorge Oteiza eskultorearen lanak biltzen dituen museo monografikoa eraiki berri dute Altzuzan. Sona handiko eskultore honek Altzuzan bizitzea deliberatu zuen herriak goi mailako erresidentzi-zonaldea izateko lehenengo urratsak eman behar zituelarik. Ondorioz, Jorge Oteiza urte guzti hauetan bizi izan den etxea berritu egin zen (oraingo berrikuntzak etxe-museoa bihurtu asmo du), eta herriko apaizaren etxea berritu egin zen baita ere, Aita Salestarrek bertan Misiolariaren Etxea eraiki baitzuten. Etxe-Museoaren diseinua berriki zendutako Sainz de Oiza (1918-2000) eskultoreari dagokio (arkitektuaren biografian, besteak beste, Iruñeko NUPeko eraikina eta BBVA bankuak Madrilen duen egoitza ageri dira). Barnealdean, laister batean, artistaren ibilbidearen garrantzia eta honek trasmititu nahi izan duenaren berri emanen duen lan-bilduma ikusi ahal izanen da.

Altzuza 1105etik leku-dermio bezala hartua izan da, bere baitan zegoen mahasti bat Iruñeko Katedralari eman baizitzaion. Idatzietan ageri da baita ere Altzuzako eliza 1134ean Orreagako Ospitalak eskuratu zuela. Antza denez, 1268. urte inguruan, Altzuza Eguesibarko herririk populatuena zen, Egueseko biztanleriaren bi halakoa. Hala eta guztiz ere, erregearen menpe egon beharrean jauntxoenpean izan zenez, gehiago nabaritu egin zituen egoera demografikoari iraulia eman zioten ondorengo krisiek.

Altzuzako eliz-parrokia XII. mendekoa da eta San Estebanen omenez eraikia da. Atalik azpimarragarriena XVI. mendeko barroko estiloko erretaula da. Bertan, garai bereko santutegi erromanista aurkitzen da. Tamalez XII. mendeko erromanikoaren zurruntasuna ageri duen irudi bat, Amabirjina eserita haurra besoetan duela, ebatsi egin zuten.

(Iturria: Altzuzako Kontzejuko Lehendakaria, Nafarroako Entziklopedia eta Eguesibarko Udal Plangintza)

 
 
   
     
 
Altzuza
Amokain
Ardanatz
Azpa
Badostáin
Etxalaz
Egüés
Egulbati
Elkano
Elía
Erantsus
Gorraiz
Ibiriku
Olatz
Sagaseta
Sarriguren
Ustarrotz
 
 
© Eguesibar 2003 - egues@animsa.es