| EGUESIBARREKO
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Eguesibarreko Oinarrizko Gizarte
Zerbitzua bailarako biztanlegoari zuzendutako zerbitzu publikoa
da.
Zerbitzuak populazioaren ongi-izate
soziala bailaran bertan garatzea du helburu, lehenengo laguntzak
eskainiz, bai indibidualki bai kolektiboki.
Zerbitzuari 1999ko abenduan ekin
zitzaion.
Hirigintzaren hazkundea dela bide,
geroz eta handiagoa izanen den populazioa babesten du (egun, 2.500
biztanle).
Ibarreko Udaletxean kokatua dago,
Egueseko San Martin karrikako 26an.
Zerbitzuan
gizarte-langile batek eta famili-langile batek lan egiten dute. |