| |
INGURUGIROAREN
GARAPEN-PLANGINTZA
2000. urteko otsailaren 8an Eguesibarreko
Udalak Aalborg-eko agiriari atxikitzea erabaki zuen (Aalborg-Danimarka-1994ko
maiatzak 27). Agiri honek hazkunde sostengarria erdiesteko beharrezkoak
diren urratsak ezartzen ditu. Aalborgeko agiria Ingurugiroko Herri
Ekimenen Nazioarteko Batzordeak bultzatu zuen. Hasiera batetan,
80 herritako agintarik eta munduko beste 253 ordezkarik (nazioarteko
erakundeak, gobernu nazionalak, gune zientifikoak, aholkulariak
eta bestelakoak) sinatu zuten. Agiria sinatzearekin batera, hiri
eta herri txikiek epe luzera garapen
sostengarria bultzatzeko programak martxan jartzeko konpromezua
hartu zuten. Honekin batera, Europako hiri sostengarrien kanpaina
abian jarri zuten.
Onartu zenaren legera, agiriak hiru
atal ditu:
I-Adostasun adierazpena: Europako
hiriak
sostengarritasunaren bidean.
II-Europako hiri sostengarrien kanpaina.
III-21 programaren herri ekimenetan parte hartu:
sostengarritasunaren aldeko herri plangintzak.
Hiru puntuen artean, II. eta III.
dira erabilera praktikoagoa dutenak. Adierazpenak herri agintariek
garapen sostengarriaren hedapenean izanen duten protagonismoa
aipatzen du; izan ere "Ingurugiroa suntsitu nahi ez badugu
bederen, munduko herri guztiek ezin dute herri industrializatuen
baliabideen kontsumo maila euki, ez orain, ezta are gutxiago gerora
begira". Hasierako puntu honek dio, halaber, sostengarritasunak
baliabide material, hidriko eta energetikoen kontsumoak ezin duela
naturak hauek berritzeko duen gaitasuna baino handiagoa izan.
Bidenabar "kutsaduraren emisioak ezin du aireak, urak edota
zoluak xurgatu eta prozesatzeko duten gaitasuna gainditu".
Bestalde, adierazpenaren II. puntuak "Europako hiri sostengarrien
kanpaina" martxan jartzen du, herri erakundeek adierazpena
berea egin eta abian jar dezaten, honako helburuekin:
-Europako hirien arteko laguntza
erraztea, garapen
sostengarriaren aldeko lan-ildoak finkatu eta ezartzearren.
-Garapenerako bidean mesedegarriak diren herri ekimenen
inguruko informazioa bildu eta zabaltzea.
-Garapen sustengarriaren oinarriak beste herri agintariekin
batera sustatzea.
-Adierazpenaren aldeko sinatzaile berriak lortzea.
-Urtero "Hiri sostengarriaren saria" antolatzea.
-Europako batzordeari gomendio politikoak ematea.
-Hirietako ingurugiroko aditu taldeek argitaratzen dituzten
hiri sostengarrien gaineko txostenak laguntzea.
-Herri agintariei Europako Batasunaren legedi eta gomendio
zuzenak ezartzen laguntzea.
-Kanpainaren informazio buletina argitaratzea.
Horrela
bada, hirugarren puntuak, aurrekoak ezartzen dituen helburuak
aintzat hartuz, mandatariak plangintza zehaztua jarraitzera deitzen
ditu. Logikoa denez, egin beharreko lehenengo gauza Eguesibarrak
bizi duen egoeraren berri emanen duen Ingurugiro-auditoria osatzea
da.
Aalborg-eko adierazpenak ematen dituen gomendioei jarraiki, 2000.
urteko otsailaren 8an Eguesibarreko Udalak aipatu plangintza aurrera
eramateagatik bereganatzen ahal dituen subentzio eta laguntzak
eskatzea erabaki zuen. Irizpideek aktuazio egutegia ezartzea helburu
dute, Ibarreko bizilagunek, plangintzaren sustatzaile eta onuradunek,
ongi dakiten bezala.
Eskuarki, Aalborg-eko adierazpenarekin bat egin izanak, ibarreko
ingurugiroa hobetu eta mantentzera lagunduko du. Ondarea guztiona
da, baita ere ondorengo belaunaldiena, eta bizirik iraunen du
baldin eta munduko garapenerako eredu bat ezartzeko gauza bagara.
Eredu honek gure beharrak asetu eta naturaren birsorkuntza ahalmena
uztartu beharko lituzke. Horrelaxe, Eguesibarrak berea egiten
du ekologisten ardatz den esaldia: "Orokorrean pentsa ezazu
eta tokian tokiko ekimenetan parte har ezazu". |
|