06 urtarrilak 2009
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
   
 

OSASUNGITZAREN GARAPEN-PLANGINTZA

Azken urteotako garapen demografikoarekin, erroldak 2.436 biztanle zenbatzen ditu Eguesibarran, eta herririk populatuenak Olatz Ttipia (652) eta Gorraitz (833) dira. Hazkunde honekin eta laister gertatuko denarekin, Bailarako Udalak Osasun Etxe baten beharra ikusten du. Uneotan, helburu honekin, kokapenik onena non egon daitekeen erabakitzen ari da, balizko kokapenak aztertutakoan, Nafarroako Osasunbideari zentrua eraikitzeko solairu aproposa eskaintzearren.

Egun, lehenengo mailako laguntza medikua Uharteko Osasun Etxean jasotzen da (Zarraondoa karrika, z/g 31620 UHARTE). Beste Osasun Etxeetan bezala, Osasunbidea sarearen zerbitzu guztiak eskaintzen ditu:

-Medikuntza orokorra.
-Erizaindegi kontsulta.
-Pediatria kontsulta.
-Gizarte lana.

Honetaz gain, Osasun Etxeak oinarrizko sendaketak burutzeko botikina dauka, eta neurri ttikiko ebakuntzak egiten ahal ditu. Osasun Etxearen ordutegia honakoa da:

-Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00era, ordutegi arrunta; eta
15:00etatik 22:00era, etengabeko zerbitzua (larrialdi ttikiak, e.a.)
-Larunbata, igande eta jaiegunetan: 8:00etatik 22:00etara, etengabeko
zerbitzua.
Harremanetarako telefonoak 928 335080 -administrazioa- eta 948 335033 -aurretikako zita-.

Bidenabar, Uharteko Osasun Etxeak asteazkenero, goizeko 12etan, Egueseko Udaletxe-plazan kontsultari ateak irekitzen dizkio. Mediku eta erizain batek zuzentzen dute, eta beraiekin harremanetan jartzeko aurretikako zita telefonora deitu besterik ez dago.

TEguesibarraren barruan eta, zehatzago esanda, Elkanoko dermioan, Ubarmin Klinika dago. Ibarreko bizilagunak zuzenean bertara ez badoaz ere, aipagarria da zentru honek Osasunbidean burutzen duen lana. Ubarmin Klinika 1976ko ekainean inauguratu zuten, Intermutual Elkartearen eskutik, eta 1990ean INSALUDekin bat egin zuen. 1991az geroztik Osasunbideako ospitale sarearen barruan dago. Ubarminek izaera monografikoa dauka, helduen ebakuntza ortopedikoa eta erreabilitazio ortopediko eta neurologikoan espezializatua baitago.

125 ohe ditu, eta ospitalaren zenbakiek erakusten dutenez, ihaz 3.542 hiritar iragan ziren bertatik eta orotara 3.310 ebakuntza egin ziren. Gainera, 175.000 erreabilitazio ordu burutu zituzten ospitaleko profesionalek, klinikak aurrera daraman lanaren seinale.

 
   
  Uharteko Osasun Etxean
 
     
   
  Ubarmin Klinika  
 
© Eguesibar 2009 - egues@animsa.es