| |
GARAPEN
EKONOMIKOAREN PLANGINTZA
56,94 km karratuko hedadura eta erroldan
2333 biztanle dituelarik, Eguesibarra hazkunde handia ezagutuko
duen ingurune sozio-ekonomikoa da. Nafarroako hiriburutik hain
gertu egoteak bailarak geroz eta errepide sare hobea izatea posible
egin du (ekialdeko ingurabideak erosoak egiten ditu aireporturako,
Tuterako autopistarako eta Donostiara zuzentzen den A-15 autobiarako
sarrerak). Modu berean, oraingo populazio eta eraikitze-lanen
hazkundean oinarrituta, etorkizuneko Eguesibarra etenik gabe gora
eginen duen erresidentzi gunetzat jo dezakegu. Sektore orok hazkunderako
aukerak izanen badituzte ere, Eguesibarrak garapen itzela ezagutuko
du batik bat hirugarren sektorean nahiz zerbitzuetan. Izan ere,
Olatz-Ttipiko industrigunearen zabalkuntzak mota honetako enpresei
bailararen baitan lekutzeko bidea eskainiko die.
Gauzak horrela, bailararen
ekonomiaren hazkunde aukera handiak aintzat hartuz, udala Eguesibarraren
egoera ekonomikoaren azterketa arduratsua burutuko duen aholkularitza
tekniko baten bila dabil. Eman beharreko hurrengo urratsak, hortaz,
Ibarreko Hazkundearen Plangintza Estrategikoaren diseinu eta idazketa
izanen dira. |
|