Kirolanitza
deitu zaionaren barruan kokatu behar dugu triatloia, kirol bat baino
gehiago bateratzen baititu. Kirolanitzak duatloia (korrika + txirrindula),
akuatloia (laisterketa + igeriketa), neguko triatloia (korrika +
txirrindula + iraupen eskia), mendi triatloia eta mendi duatloia
barne hartzen ditu halaber. Burutu beharreko distantzia modalitate
ezberdinen araberakoa da. Triatloiari dagokionean, distantzia estandarra,
hau da, distantzia olinpikoa deitua izan dena, honelaxe banatzen
da: 1.500 metro igeriketan, 40 kilometro txirrindulan eta hamar
kilometro korrikan.
EGUESIBARREKO TRIATLOI KLUBA
Eguesibarren triatleta eta duatletaz osaturiko talde bat
dago, zeina Eguesibarreko Triatloi Klubean biltzen den. Estatu mailako
txapelketetan zein nazioartekoetan lehiatzen dira. Kluba kirolanitzan
hasi nahi duen pertsona ororentzat irekita dago. Interesatuari kirol
materiala eta aholkularitza, entrenamendu plangintza, kirol instalazioen
erabilera eta txapelketetan parte hartzeko aukerei buruzko informazioa
emanen zaizkio, besteak beste.
EGUESIBARREKO TRIATLOI KIROL ESKOLA
The Triathlon sports club is aimed at children from 8 to 16 years’
old. In parallel to the Sports club, there is the Egüés
Valley triathlon Club that already has triathletes and duathletes
who compete at a national and international level and which is
responsible for directing the activities of the triathlon sports
club. In this way, the boys and girls of Egüés can
have monitors who are actually experienced triathletes.
Triatloi Eskola 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta
dago. Eskolaren ardura Eguesibarreko Triatloi Klubaren esku dago
eta hortaz, eskolak burutzen dituen ekintza guztiak klubak zuzentzen
ditu. Izan ere, klubeko triatleta eta duatletak Estatuko eta nazioarteko
txapelketetan lehiatzen dira eta, modu honetan, gaztetxoei irakasten
dietenak monitore esperientziadunak dira.
Urtean zehar triatloi eta akuatloi txapelketa zenbait antolatzeko
asmoa dago bailaran, haurrek ikasten ari diren guztia praktikan
jartzeko aukera izan dezaten, kirol ihardueraren inguruan sortzen
den giroaz gozatzen duten bitartean. 2000. urteko abuztuaren 25ean,
Eguesibarreko Lehen Haur Triatloia burutu zen. Guztira 52 haur
lehiatu ziren hiru kategoriatan banatuta. Esan beharrik ez dago
distantzia eta egin beharreko ahalegina haurren adinari egokituta
daudela, triatloia denentzako eskuragarri izan dadin.
Kirolanitzak eskaintzen dituen baloreak baliatuz pertsonaren
garapen integrala lortzea da eskolaren helburua, hala nola adin
guztietako zaletuak erakartzea, bizi kalitatea eta bailarako biztanleen
artean bizimodu osasungarri bat lortzea baita gure asmoa. Interesatuak
Eguesibarreko Udalera zuzendu behar dira izena emateko (948 33
16 11). |