Gure eguneroko
edo asteroko ohituren barruan kirolari bidea ematea hagitz osasungarria
da zalantzarik gabe. Jakina da kirola zenbat eta lehenago egiten
hasi, errazago izanen dela gero bizimodu osasungarri bat mantentzea.
Horregatik, guraso eta hezitzaileen ardura da haurrak kirol munduan
murgiltzea.
Eguesibarreko Udalak Kirol Eskolak abiarazi ditu, iharduera
fisikoaren eta osasunaren bidean haurrek lehen urratsak eman ditzaten
eta, baita ere, bailarako biztanleen artean kirola sustatu dadin.
Patinajea (6 urtetik aurrera)
Zure oreka bizkortu ezazu eta diberti zaitez patinatzen.
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Tokia: pilotalekua edo kiroldegiko pista Pilota
(6 urtetik aurrera)
Gure herriko kirola
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Lekua: pilotalekua
Triatloia (6 urtetik aurrera)
-Anima zaitez hiru kirol (igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa)
batera praktikatzera. Erabateko garapen fisiko eta psikikoa eskuratuko
duzu.
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Tokia: igerileku estalia edo kiroldegiko pista
Futbola (7 urtetik 14 urtera)
Hiru talde ditugu dagoeneko, baina sendotu eta indartu behar ditugu
denak emanda hasi ahal izateko. Eguesibarreko Kirol Kluba gara
eta izan badugu Hirugarren Mailan jokatzen duen talde bat.
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Tokia: Kiroldegiko pista, pilotalekua edota Amigó ikastetxeko
futbolzelaia
Judoa (6 urtetik aurrera)
Ikas itzazu defentsarako teknikak eta zure indarra eta malgutasuna
garatu itzazu.
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Tokia: kiroldegiko soinketa-aretoa
Psikomotrizitatea (3 urtetik 6 urtera)
Oinarrizko gaitasunen garapena txikienendako (erritmoa, koordinazioa,
oreka, iaiotasun fisikoak, jokuak). Oinarrizko Heziketa Fisiko
egokia.
- Asteko bi egun, ordutegia zehazteke
- Tokia: Kiroldegiko soinketa-aretoa
Kirol eskola ezberdinetako ekintzak urriaren bian hasiko dira
eta 2001-eko maiatzara arte luzatuko dira. Eguesibarreko Udal
Kiroldegian burutuko dira asteko bi egunez. Eskola bakoitzari
dagokion egutegia eta bestelako zehaztasunak Kontzejuen iragarki-
tauletan edota web orrialde honetan kontsultatu ahalko dira.
Izena emateko epea irailaren hamaikan hasi eta hilaren 27an
amaitzen da. Eguesibarren erroldaturik daudenentzako eta Kiroldegiko
abonatuentzako kuota 6.000 pezetakoa da ikasturteko. Erroldaturik
ez daudenek 9.000 pezeta/ikasturteko ordaindu beharko dute.
Nafarroako Kutxako 2054 0146 469125372569 kontu zenbakian ordaindu
beharko da eta ondoren ordezkagiria Kiroldegian eman. |