06 urtarrilak 2009
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
 
 
GOLFA EGESIBARREN

Azkenaldi honetan gero eta ohikoagoa gertatzen ari zaigu aisialdia naturan bertan bilatzea, gure egoera fisikoa hobetuko dituzten ariketak eginez.
Aukera ezberdinen artean, atari zabalean ariketa fisikoa egiteko modu lasai bat bezala nabarmendu da golfan aritzea, jokuari lotzen zaion entretenimenduaz gozatzen den bitartean.

Eguesibarrek ingurune bikaina eskaintzen du kirol hau praktikatzeko. Nafarroako hiriburuaren gertutasuna eta, batik bat, ingurune naturalaren egoera ona direla eta, araneko edozein txoko izan daiteke aproposa kirol hau praktikatzeko. Hain zuzen ere, Gorraitzeko Kontzejuaren barnean Club de Golf Gorraiz elkarte pribatua aurkitzen da, bazkide eta bisitari orori irekita dagoena.

Glub de Golf Gorraiz    
 

XVI. mendean Nafarroan egin zen jauregi-arkitekturaren barnean hobekien gorde izan den eraikuntza baten inguruan, hots, Gorraitzeko Gazteluaren inguruan, izen bereko golf kluba aurkitzen da. Bere instalazioek urbanizazioa leku berde baten inguruan egituratzen dute. Horrek Gorraitzen bizitegi-izaera indartzen du. Are gehiago, klubeko instalazioek eskaintzen dituzten aukera ezberdinei esker, Eguesibarreko kirol eta gizarte ihardueraren osagarri garrantzitsua bilakatu dira hauek.

Kirol alorrari dagokionean, klubak igeriketan aritzeko aukera ematen die bere bazkideei urte sasoia edozein izanda ere, bi igerileku baititu, bata irekia eta bestea estalia. Halaber, instalazioek bi tenis-pista, hiru paddle-pista, pilotaleku motz bat eta kirol-pabilioi bat hartzen dituzte. Golfari buruz mintzo bagara, esan beharra dago zelaia hemezortzi zulokoa dela. Edonor hartzeko prestatua dago gainera, zaletuaren esperientzia maila kontuan hartu gabe. Horretarako, zenbait irakasle daude bazkideen esanetara, hala nola trebatzeko kantxa bat, argiztatua, gauean ere golfa praktikatu ahal izateko.

Kirol iharduera ahalik eta erosoen egin ahal izateko, Gorraitzeko golf klubak haurtzain talde batek atenditutako haurtzaindegi bat eskaintzen du beste zerbitzu batzuren artean. Elkartearen klub soziala deitutakoan, jatetxe, kafetegia eta golf-zerak salgai dituen denda bat aurkituko dugu.

     
Golf
 
Kirol Eskolak  
Triathlon Kluba  
Futbol Kluba  
Arku-tiroa  
Kiroldegia  
Ehiza  
 
© Eguesibar 2009 - egues@animsa.es