07 irailak 2008
  Hasiera
Orrialde nagusia
  Ibarra
Geografia
Historia
Ibilaldi birtuala
  Udala
Udaleko antolakuntza
  Negozioak
Industria
Merkataritza
  Turismoa eta asialdia
Ostatuak
Bazkari eta afariak
  Iragarki ofizialak
Berriak
Iragarki ofizialak
Jarduerak, agenda
  Harremanak eta helbideak
Harremanak, iradokizunak
   

Ongi etorriak Eguesibarreko web orrira

 
Alkatea naizen aldetik, ohore handia da niretzat bizilagun nahiz bisitarientzat komunikazio lokarri izanen den web orri hau zabaltzea. Zuen herri, ohitura edota, are gehiago, industrien informazio erabilgarri eta eguneratuaren bila bazabiltzate, ez izan dudarik, hementxe aurkitu ahal izanen duzue eta. Gure Udalak edozein gaiaren inguruan bultzatzen dituen plangintzen berri izan nahi baduzue, web orrian sartu, begiratu eta galdetu ezazue. Web-orri aktibo eta bizia nahi dugu, eta horrexegatik benetan kezkatzen zaituzteten gai eta aholkuak hona bidaltzea nahiko genuke.

Gure etxea, Eguesibarra, hazten eta eraldatzen ari da, 1032 urtetik, testu historikoetan lehenbizikoz agertu zenez geroztik, egin duen bezalaxe. Azken urte hauetan, gainera, bailarako herriak handituz joan dira, eta hauekin batera populazioa (jada 2.600 biztanle baino gehiago ditugu). Etorkizunari begira, aurreikuspenek populazioaren hazkunde orekatu eta trinkoarekin jarraituko dugula diote, harik eta Eguesibarra komunitate handi bat bilakatzen den arte. Izpiritu gazte eta dinamiko honek bultzatuta egiten dugu bat Interneta deritzon komunitate orokorrarekin. Nire nahia da teknologiak eskaintzen digun tresnak ibarraren garapenerako eta bizilagunen komunikaziorako bidea zabal diezagula.

Guk Web-orri erabilgarria proposatzen dizuegu, bai kontsulta eta bai administrazio kudeaketak egiteko, hala nola Ibarran gertatzen denaren inguruko berriak jaso edota parte hartzeko erabili daitekeena. Ahal dugun neurrian, Web-orriari Udaleko berriak eta administrazio kudeaketak egiteko beharrezkoak diren guneak gehituko dizkiogu. Egunerokotasunaren arabera, hementxe aurkitu ahal izanen dituzue Udaleko zerbitzuetan parte hartzeko beharrezkoak diren data, epe zein baldintzak.

Azkenik, Eguesibarreko alkatea naizen aldetik, zuei, bizilagunei edota interneta erabiltzen duzuenei, ongi babestutako ingurune honetan bizitzeko aukera dugun herri eta bizilagun atseginekin goza dezazuela opa dizuet, aukerez beteta ageri zaigun etorkizunari begira. Izan ere, hurrengo hamarkadetan gure ibarra pribilegiatua izanen baita, zerbitzu, aisialdi edota bizitokiari dagokienean. Denok batera gehiago eta hobeak gara. Ongietorriak.

 
José A. Andía
Eguesibarko alkatea
 
 
© Eguesibar 2004 - egues@animsa.es