Liburu bat egingo dut

 Hemen: Berriak

Datorren irailaren 24an Oihanburu aretoan tailer berri honetaz gozatu ahal izango dugu. Bertan, bertaratutakoek koadernaketa, estalkiak eta testuak egingo dituzte eta tailerretik #liburu propioarekin aterako dira.

Irudimena libre uzteko gauzez betetako estutxea ekarri beharko da: arkatza, margoak, kola eta guraizeak eta karnetaren tamainako argazkia.

📆 Irailak 24

🕐 17:00 – 19:00

📍 Oihanburu Aretoa

👫 Adina 8-12 urte

👥  Lekuak: 15 gaztelaniaz

🖋️  Izen-emateak: Irailak 16,17,20

Presentzial:  Olazko Liburutegian

Email: biblioteca-liburutegiaolaz@egues.es

Telefonoa: 948 33 79 74

Behin izena emateko epea bukatutakoan, eta beharrezkoa bada, zozketa eginen da irailaren 21ean. Posta bat bidaliko da lekua lortu dela jakinarazteko.