Urriaren 5 eta 6ko asteburuko egitarau kulturala

 Hemen: Kultura

JARDUERAREN IZENBURUA: “JULE” FAMILIENDAKO ANTZERKIA

DATA: Urriak 5

ORDUA: 19:00

NON: Espainiako Etorbidearen eta Nafarroako Erresumaren elkargunea

ADINA: Jende guztiarentzat

DESKRIBAPENA: Eraikuntza bat eraistear dago, eta bertako biztanle batek ez du handik atera nahi;  izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik.  Konpondu beharreko katramila edota amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia. JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da: umorea, fantasia eta irudimena, dena batera.

IZEN-EMATEA: Sarrera librea

 

 

JARDUERAREN IZENBURUA: HAUR-PROGRAMA IBILTARIA: “Gora kasete”

DATA:Urriak 6

ORDUA: 12:30

NON : Joakin Lizarraga I.P.ko jostalekua (Sarriguren)

EMAILEA: Eidabe

ADINA: 3 urtetik gorakoentzat

DESKRIBAPENA: Gure izeba Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu. Margarite gure izaba martxosoena da eta bere neurrira egindako oparia egin nahi diogu: bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat.

PREZIOA: Doakoa

IZEN-EMATEA: Sarrera librea