TRENDINGEGUESIBAR# ASTEA

 Hemen: FAZ, Kultura

Otsailaren 18tik 23ra

Lehen aldiz Eguesibarko Udalak sare sozialak erabiltzen ikasteko aste bat antolatu du. Horretarako, influencer eta youtuber  ospetsu batzuek parte hartuko dute astean; alde batetik Iban García (ETBko kazetaria, influencerra eta Euskadi Gazteako Dj-a) eta Ane Hernando (modako blogerra, @lookandchic izenez ezaguna) eta, bestetik, Eguesibarko bi auzokide: Yolanda Velaz (pediatriako erizaina), “Nadie como mamá” bloga duena, eta Silbi Redondo (gastronomiako blogerra),  “@lacocinadesilbi” duena.

Astea ixteko, otsailaren 22an, ostirala, mahai-inguru bat egonen da, asteko parte-hartzaile guztiak bilduko dituena. Jarraian, festa bukatzeko ekitaldian, Iban García Dj-k musika jarriko du.

 

Gonbidaturik zaudete guztiok parte hartzera. Halere, erne! jarduerak eta tailerrak doakoak diren arren, gehienetan izena eman behar da aldez aurretik.

Trending astea