2020-2021 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei dirulaguntza

 Hemen:

104. ALDIZKARIA – 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2020-2021 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 558146.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558146).

–Helburua eta xedea.

Dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeei laguntzeko, 2020-2021 denboraldian lehiaketa-jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, eta 2020-2021 denboraldirako diruz lagundutako kirol eskola badute.

–Eskatzaileen betebeharrak.

2020-2021 denboraldian kirol eskolak garatzeko dirulaguntzen deialdian onartutako klubak izatea, goi mailako kategorietan federatutako taldeak izatea, eta kirol errendimenduko xedez lehiatzea Eguesibarko udalerrian.

Eguesibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, dirulaguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Eguesibarko Udalaren beste edozein arloren dirulaguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.

Egoitza soziala eta fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.

Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea.

Talde-kiroletako gazteen eta/edo kadeteen kategorietan fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen %80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.

Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2019-2020 denboraldian.

Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan eta Eguesibarkoan alta emanda.

Diruz lagundu nahi den jarduerak Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatuak ez izatea.

Talde bakoitzeko lizentzia federatuen kopurua aitortzea, baita ibarrean erroldatutakoen lizentziak zenbat diren ere.

Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.

Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren dirulaguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2106267

Dokumentazioa aurkezteko esteka:

https://valledeeguesparticipa.com/participa/subvenciones-a-clubes-con-equipos-federados-talde-federatuak-dituzten-klubentzako-diru-laguntzak/

Deialdiaren oinarriak:

bases-reguladoras-para-la-concesion-de-subvenciones-a-clubes-deportivos-con-equipos-federados-en-categorias-superiores-temporada-deportiva-2020-2021
Tamaño : 292 kB Formato : PDF