Sozietatea eskritura publikoan eratu zen, 2010eko martxoaren 29an, Luís María Pegenaute Garde Burlatako notarioaren aurrean, bere protokoloko 954 zenbakiarekin. Udalak, Andacelay, s.l. udal sozietatearen bidez, % 51ren jabea da, eta gainerako % 49, berriz, Nasipa, s.l.-ren jabetzapekoa da, “likidazioan” dagoena.

Hona sozietatearen xede soziala (estatutuen 2. artikulua):

  • Ondasun higiezinak erosi, saldu, administratu, ustiatu, aprobetxatu eta erabili Eguesibarko Udalerrian, bai zuzenean, bai errentamenduaren bidez edota zuzenbidean baliozkoa den beste edozein modutan, ondasun higiezinak zertarako izanen diren edo zer erabilera izanen duten alde batera utzita.
  • Halaber, obrak bere edo besteen kontura egin ahalko ditu eta, oro har, higiezin izaerako eragiketa mota oro egin.
  • Edozein izaeratako orubeak, lurrak eta finkak erosi, saldu, alokatu, zatitu eta urbanizatzea, bai eta haietan eraikitzea edo haiek besterentzea, osorik, zati bat, edota jabetza horizontaleko araubidean.
  • Bereziki, sozietatearen xedea da etxebizitzak garatu, sustatu eta eraikitzeari loturiko enpresa jarduerak eta jarduera profesionalak Eguesibarko udalerrian garatzea, Erripagañako UGPSaren esparruan (A.1.1-A.1.2-A.1.3 lurzatiak).

Gaur egun, likidazio fasean dago, xede soziala bete ondoren, sozietatea deuseztatua baitago, haren deuseztapena Andacelay, s.l. eta Gestión y Promoción Egues 21 II, s.l.-ren Batzorde Orokorraren bi aktetan erabaki baitzen, 2017ko abenduaren 20an eta 22an, hain zuzen.