IKASKETA GELA

 Hemen: Hezkuntza, Udala

Azaroaren 4tik aitzina Eguesibarko Udalak ikasteko areto berria irekiko du.

Udaletxeko lehenbiziko solairuan dagoen gela zuria izanen da, eta 08:30etik 14:00etara erabiltzen ahalko da. Sarrera librea eta doakoa izanen da, eta Gizarte Zerbitzutik sartu beharko da gelara.