Lehendakaria: María José Larrea Requejo
679 84 15 11 / 948 33 12 84
Biztanleria: 25 pertsonak ( 31-03-2017), 12 gizonak eta 13 emakumeak

Erdi Aroan aitoreen jaurerri izandako herri honek gaur egun 22 biztanle ditu.

NA-150 errepidean Etxalatz alderantz dagoen bidegurutze bat gurutzatuz iristen da bertara, eta Iruñetik 14 kilometrora dago. Dokumentuen arabera, Orreagako Andre Mariak onibarrak zituen Elian XV. mendean, baina litekeena da onibar horiek XIII. mendean jaso izana.

Herria jatorriz abeltzaintzari eta nekazaritzari lotua egon zen eta biztanleak jarduera horietatik bizi ziren. Hala ere, Elian bizi zen azken artzaina jubilatzearekin bat (jada 20 urte pasatxo dira hori gertatu zela), garai batean lanerako leku izandakoa bizileku bihurtu zen.

Herrian dauden etxebizitzen itxura eta kopurua ez da aldatu azken 200 urteetan. Jatorrizko etxe guztiak daude oraindik ere, bat izan ezik, orain dela hainbat hamarkada eraitsi baitzuten. Etxeak garai berrietara egokitu diren arren, harriz, egurrez eta buztin errez egindako eraikuntzen ukitu tradizionala gordetzen dute. Tradizioak agintzen duenez, ohikoa da etxe bakoitzak ondoan baratza bat izatea, garai batean familia bakoitzaren kontsumorako barazkiak ekoizteko.

Eliako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Jasokundearen egunarekin bat (iraileko bigarren asteburura pasatzen dira).

Goialdean, herriaren buru balitz bezala, Eliako parrokia dago. XIII. mendeaz geroztik Jasokundearen Ama Birjinari sagaratua dago, eta San Julianen irudia ere gurtzen da bertan. Azken honek ere garai batean berari eskainitako ermita bat izan zuen; segur aski, Zalbarena edo Salba etxeen ondoz ondo eraiki zuten ermita hura.

Baina hori ez da Elian dagoen ermita bakarra, Amokaingo eliza ere dago bertan, antzina San Miguelen agerraldiaren ermita izandakoa. Dokumentuetan ageri denez, 1796an Igual de Soria-k bisita egin zuen herrira eta ermitako ekintza guztiak bertan behera uztea agindu zuen: “la celebración de todo acto litúrgico… por estar profanada y sin ornamentos”. Kondairak dioenez, Amokaingo jauntxoen neskame bat, Felicia izenekoa, bere anai Guillermok erail zuen bertan.

Garbitoki bat dago kontzejuan, ibai ondoan, gaur egun apur bat utzia eta zaharberritze lanak egiteko zain, behar handia baitu. 40ko hamarkada aldera eraikitako garbitoki honek gertuko beste herri batzuen inbidia piztu zuenez, txandak egin behar izan zituzten herri bakoitzari garbiketa zein egunetan zegokion antolatzeko.

Eliako lursailen ehuneko laurogeita hamabost, abelgorri eta zaldi azienden ustiapen estentsiborako erabiltzen da. Abereak udazkenean joaten dira bertara eta udaberriaren amaiera aldera alde egiten dute. Larrediak eta basoak batzen eta nahasten dira ibar txiki honetako mendi hegaletan barrena, herritik Lakarri mendi tontorreraino. Urbikain ibai txikiak (lehen karramarroak zeuden bertan), ibarra bitan banatzen du. Askotariko basa-fauna dago ibarrean.

(Iturriak: Eliako Kontzejuko presidentea, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako