• Luzera: 13 kilometro.
  • Desnibela: 360 metro.
  • Denbora: 4,5 ordu.
  • Zailtasuna:  ertaina.
  • Elementu interesgarriak:  Azpako Bizkondearen jauregia eta Santa Iturri, Ardanazko San Bizente eliza, Gorraizko gaztelua, Eguesko San Martin eliza, larizio pinuko eta pinu gorriko pinudiak, zereal alorrak.

Ibilbideak Azpa, Ardanatz, Gorraitz eta Egues lotzen ditu.

Gure ibilian, pinu gorriko pinudi ederki kontserbatuak, belaiak eta zereal alorrak gurutzatuko ditugu. Alderik garaienean (836 metrotan), Aranguren Ibarreko Ezkorizko aintziraren ikuspegi ona agertuko zaigu, bai eta Iruñerriaren hego-ekialdea ere.

Ibilbidea Azpako hegoaldean hasten da, hego-ekialderantz. Alorren artean ibili ondoren, pinu gorriko basoaren mugetara iritsiko gara. Baso mota hori nagusia da ibilbide-tarte aunitzetan.

Pista maldan gora doa; tarteka, aldapa latza da, mendiaren goialderaino. Gero, uraren banalerroan ibiliko gara. Banalerroa muga da Aranguren Ibarrarekin. Tarte honetako hainbat tokitatik, ikuspegi ederrak daude Ezkorizko aintzira alderantz (Zolinako aintzira), bai eta Iruñerriaren mendebalderantz ere.

Ondoren, Ardantzeraino jaisten hasiko gara; poliki-poliki, basotik atera eta belaien artean eginen dugu behera.

Behin Ardanatz zeharkatutakoan, errepidez tarte labur bat egin, eta azken etxeak igaro baino lehen, ibilbideak eskuinerantz biratu eta zereal alorren artean segitzen du beherantz Gorraizko golf-zelaiaren inguruetaraino. Zehazki, barruti horretako zerbitzu-atera iritsiko gara. Ibilbideak eskuinerantz egiten du Egueserantz, eta herri horretara iritsiko gara, Urbi ibaia eta errepidea zeharkatu ondoren.

Azken tarte hori alorren artean egin dugu. Eguestik, berriz ere Urbi ibaira iritsi, eta aurrera eginen dugu 5. ibilbidearekin elkartu arte, Azpara bitarteko azken zatia egiteko.

Erlazionatutako