Herritarrek parte-hartze eraginkorra eta benetakoa izan behar dute Plan Orokorraren prestaketan, eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan ezarritako xedapenak txertatu. Hori guztia, bai Lurraldea Antolatzeko Estrategian eta Ereduan, bai Planaren tramitazioan.

Horretarako, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan xedatutakoa errespetatzeko, herritarrek parte hartzeko programa bat diseinatu eta gartuko da, Udalaren Plan Orokorraren garapen osoa lagunduko duena.