Gizarte Zerbitzuen Arduraduna:

Pilar Latienda Fernández

C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

948 33 16 50

Jendeari arreta egiteko ordutegia: 8:30etik 14:30era. Hitzordua eskatuta.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorraren eginkizuna da herritarrei informazioa, laguntzak eta gizarte-baliabideak bermatzea, bizi-kalitate egokia eta gizarte-bizikidetza osasungarria izan dezaten.

JARDUERA NAGUSIAK

  • Eguesibarren diren gizarte beharrak aztertu eta atzematea
  • Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak gizarte zerbitzuez egiten duen plangintzan parte hartzea.
  • Toki esparruko plan estrategikoak eta sektorialak onestea, bai eta toki esparruko oinarrizko programak edo komunitarioak, eta espezializatuak ere.
  • Eguesibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua sortu, mantendu eta kudeatzea.
  • Eguesibarko gizarte zerbitzu espezializatuak sortu, mantendu eta kudeatzea (FAZ, etab.).
  • Ibarreko gizarte zerbitzuen zorroa onestea, esparru orokorreko zerbitzu zorroaren osagarria (aholkularitza juridikoak, podologia, etab.).
  • Dagozkion gizarte zerbitzuen prestazioak kudeatzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legarekin bat, eta esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroan aurreikusitakoaren arabera, bai eta gizarte zerbitzuen zorroarekin berarekin bat ere.
  • Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legeak eta antolamendu juridikoaren gainerako arauek emandako gainontzeko eskumenak.
servicios-sociales-egues9

BALIABIDEAK

Zinegotzigo delegatuaz eta zuzendaritzaz gain (gizarte laguntzailea), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honakoak ditu eskura:

  • Harrera taldea: gizarte laneko bi profesional.
  • Norberaren autonomia sustatzeko taldea: gizarte laneko profesional bat eta familia laneko bost profesional.
  • Haurrendako taldea: gizarte laneko profesional bat eta gizarte heziketako bi profesional.
  • Gizarteratu eta laneratzeko taldea: gizarte laneko profesional bat, gizarte laneko profesional bat, obra-lekuko bi monitoreak, gizarteratze arloko teknikari bat.
  • Administrazio taldea: hiru administrari laguntzaile.
ssb-cooperacion-egues

GARAPENERAKO LANKIDETZA

Eguesibarko Udalak gastu arruntaren % 0,7 garapenaren aldeko lankidetzarako proiektuetara bideratzen du.  Izan ere, Gizarte Ongizateko Batzordeak urtero erabakitzen du zertara bideratzen den kasuan kasuko partida. Azken urteotan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak horretarako garatzen duen deialditik hartu dira aukeratu diren proiektuak.

2016an, onetsi zen Eguesibarko Udalak Hirurteko Proiektu batean parte har zezala NUKFrekin, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta beste Udal batzuekin batera.

Urte horietan, partidako dirurik gehiena aipatu proiektura doa. Honatx izenburua:  Lehorteak Kokuselei, Ipar Turkana aldeko hiru komunitatetan eragindako gosearen aurkako ekintza integrala. Rode Fundazioak garatzen du.

  • Joseba Orduña Navarro Gizarte Zerbitzu, Kultura, Kirol, Haurtzaro, Gazteria, Helduaro, Genero Berdintasun, Emakume eta Hezkuntzarako zinegotzi delegatua. Bigarren alkateordea.