#martxoak8marzo EGUESON IV. ARGAZKI LEHIAKETA INSTAGRAMEN

 Hemen: FAZ

ANTOLATZEN DU:
Martxoaren 8an, Familiendako Arreta Zentroko Gazteriarendako Prebentzio Programaren bidez, Eguesibarko Udalak antolatu du “Emakumearen Nazioarteko Egunari” buruzko lehenbiziko argazkilaritza lehiaketa Instagramen bidez.

LEHIAKETAREN XEDEA:
Lehiaketaren helburua da Ibarreko gazteak argazkilaritzaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaz ohartaraztea. Era berean, Instagram gizarte sarearen bidez eginen da, gazteen artean oso zabaldurik dagoelako.

GAIA:
Lehiaketan aurkezten diren argazkiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erakutsi beharko dute: gizontasun berriak; elkarren arteko erantzukizuna etxearen barneko eta kanpoko lanetan; kirola eta aisialdia  berdintasuna oinarri harturik; nork bere bizitza, lana eta familia bateragarri egitea; tratu onak.

 

PARTE-HARTZAILEAK:
14 eta 30 urte bitarteko edozeinek parte hartzen ahalko du, baina Instagramen kontu bat izan beharko du. Era berean, lehiaketa indarrean dagoen epean oinarri hauetan azalduriko baldintzetan parte hartu beharko du jardueran.
Doan parte hartzen ahalko da lehiaketan.

AURKEZTEKO EPEA, ARGIBIDEAK ETA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
Lehiaketa 2019ko martxoaren 8a arte egonen da indarrean. Instagramen argazkia argitaratzen dutenean, lehiaketan parte hartzen dutenek #martxoak8marzoEGUESON hashtagen bidez identifikatu beharko dute obra horren
deskribapenean.

Jarraitu beharreko urratsak:
– Egin itzazu eguneroko uneen argazkiak Instagramen: gizontasun berriak, elkarren arteko erantzukizuna etxearen barneko eta kanpoko lanetan, kirola eta aisialdia berdintasuna oinarri harturik, nork bere bizitza, lana eta familia
bateragarri egitea, tratu onak.
– Jarri #martxoak8marzoEGUES hashtaga eta argazkiaren izenburua.
– Facebooken partekatu: Pij Valle De Egüés Eguesibar

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkezten ahalko ditu, baldin eta lehiaketaren datetan aurkeztu, eta horren gaiari buruzkoak badira.
Pertsona berak ezin izanen du sari bat baino gehiago lortu.
Irudiak jatorrizkoak eta argitaragabeak izanen dira. Aurkezturiko lanak ez dira lehenago aldizkari, egunkari edo liburuetan edo on linen argitaratuak izanen. Era berean, aurretik ez dute beste argazki saririk izanen.
Instagrametik argitaraturiko irudiak baizik ez dira hartuko, eta behar bezala etiketaturik.
Gainera, antolatzaileen irudiko argazkiak eduki desegokia edo iraingarria badu, lehiaketatik kanpo geldituko da.
Argazkien izenburuak idazteko, genero berdintasuna kontuan hartu beharko da.
Baldintza hori betetzen ez duten irudiak ez dira baloratuko.

BALORAZIORAKO IRIZPIDEAK:
Hona hemen argazkiak baloratzeko erabiliko diren irizpideak:
– Kalitatea: %20
– originaltasuna eta sortzailetasuna: %30
– irudiaren gaia, edukia eta balio pedagogikoa: %50

EPAIMAHAIKIDEAK:
– Gazteria, Emakume eta Genero Berdintasunerako Alorren zinegotzi ordezkaria.
– Berdintasun Teknikaria
– Gazte zerbitzuko langile bat.

SARIAK:
Hona hemen sariak:
1. saria: 150 euroko opari-txartela Media Markt-en erosteko.
2. saria: 100 euroko opari-txartela Media Markt-en erosteko.

EPAIMAHAIAREN EBAZPENA JAKINARAZTEA:
Epaimahaiak 2019ko martxoaren 12an jakinaraziko du ebazpena sari-banaketan. Saribanaketa Udaleko batzar aretoan arratsaldeko 19:00etan ospatuko da.

OBREN GAINEKO ESKUBIDEAK:
Aurkezturiko obrak Eguesibarko jabetza izanen dira, eta Udalak, irabazi asmorik gabe, eskubidea izanen du sarituriko argazkiak argitalpen, liburuxka eta abarretan erabiltzeko, betiere inprimategiaren oinean egilea nor den aipaturik.

Lehiaketan parte hartzeak dakar ezinbestean oinarriak eta epaimahaiaren ebazpena onartzea. Oinarri hauetan zerbait adostu gabe gelditzen bada, epaimahaiak erabakiko du auzia.

#martxoak8marzo EGUESON IV. ARGAZKI LEHIAKETA INSTAGRAMEN