Jorge Oteiza Museoa

Logo del Museo Jorge Oteiza

Aurkezpena

Oteiza Museoa esparru monografikoak Jorge Oteiza (Orio, 1908 – Donostia, 2003) eskultore eta artista ospetsuaren bilduma du. Honako artelan hauek erakusten dira: 1.690 eskultura, Klarionen Laborategiko lan esperimentalean dauden 2.000 pieza eta marrazki eta kollage anitz.

Jorge Oteiza Museoaren kanpoaldea

Museoa Altzuza herriko landa ingurunean dago (Nafarroa), Iruñetik 9 kilometrora, eta artistaren obra hautatuak eta adierazgarriak erakusten dira han. Oteiza XX. mendeko eskultorerik nabarmenenetako bat da, eta nazioarteko arte esparruan hartu zuen ospea 1957an São Pauloko Bienalean Asmo Esperimentala aurkezturik lehiaketako Sari Handia irabazi ondoren.

Helbidea: Aldapako karrika, p.k. 31486 Altzuza (NAFARROA).
Telefonoa: 948 33 20 74.
Faxa: 948 33 20 66.
E-posta: info@museooteiza.org
Webgunea: www.museooteiza.org

ORDUTEGIAK:

Neguko ordutegia (irailaren 1etik ekainaren 30a arte)
Astelehena Asteartea Asteazkenetik ostiralera Larunbata Igandeak eta festa egunak
Itxita 11:00etan eta 13:00etan bisita gidatua, aldez aurretik hitzartua 10:00etatik 15:00etara 11:00etatik 19:00etara 11:00etatik 15:00etara
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean Museoa itxita egonen da, eta abenduaren 24an eta 31n, 13:00etatik aitzina.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte)
Astelehena Asteartetik larunbatera Igandeak eta festa egunak
Ixita Asteartetik larunbatera 11:00etatik 19:00etara 11:00etatik 15:00etara
Leihatila Museoa itxi baino ordu erdi lehenago itxiko da.

TARIFAK:

Orokorra Ikasleak Erretiratuak eta 65 urtetik gorakoak 12 urtetik beherakoak lagundurik
4€ 2€ 2€ Doakoa
Ostiralean doan sartzen ahal da