Klima

Ayuntamiento nevado

Ozeanikoa; klima azpi-mediterraneoaren eragina ere badu.

Tenperatura: oszilazio termiko txikia du, neguak epelak baitira eta udak beroak eta luzeak.

• Urteko batez besteko tenperatura: 12,3 C.

• Hilabeterik beroena: abuztua, batez beste 20,3 ºC.

• Hilabeterik hotzena: abendua, -3 ºC eta 18 ºC arteko tenperatura.

• Urteko 5 hilabetetan soilik izaten da batez besteko tenperatura 10 ºC-tik beherakoa.

Prezipitazioak: klima hezea da, urtaro lehorrik gabekoa.

• Urteko batez besteko prezipitazio kopurua: 1.000 – 1.300 mm ingurukoa.

• Hilabete hauetan egiten du euri gehien: abenduan eta urtarrilean; 1.200 mm-tik gora batez beste.

• Batez besteko prezipitazio kopurua 6 hilabeterik hotzenetan: guztizkoaren % 57,4 eta % 62 artean. Beraz, urtean zehar era berdintsuan banatzen dira.

• Lurrunketa potentziala: 600 – 700 mm; beraz, ur-hornidura bermatua dago.

Ezaugarri orokorrak:

• Oszilazio termiko arinak: neguak epelak dira eta udak beroak.

• Prezipitazioak ugariak dira, eta ongi banatuta daude urte osoan zehar.

Paisaje del Valle

• Hezetasun atmosferiko handia du, eta horrek lainoguneak sortzen ditu sarritan.

• Haizeak zakar jotzen du neguan.