LOKALAK ERA JARRAITUAN ERABILTZEN UZTEKO DEIALDIA. 2019-2020 IKASTURTEA

 Hemen: Gardentasuna eta parte-hartzea, Parte-hartzea, Udala

Legezko oinarria: Udalaren lokalak herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko entitateei uztea arautzen duen udal ordenantza (NAO, 2015eko abuztuaren 11koa). Ordenantza horrek xedatuko du deialdi hau.

Deialdiaren xedea:

Tokiko elkarteei eta entitateei lokalak era jarraituan erabiltzen uzteko eskaerarako epea irekitzea (Ordenantzaren 1. art.).

Uzten ahal diren lokalak:

  • Sarrigurengo Kirol Hiriko lehen solairuko jantokia: 100 metro karratuko aretoa, aulkiak dituena.

Gutxi gorabeherako edukiera: 100 pertsona. Ordutegia: Al-ol 08:00etatik 14:00etara, eta ig. eta festa eg. 09:00etatik 14:00etara (instalazioaren egutegiaren arabera).

  • Sarrigurengo Kirol Hiriko kirol kluben bulegoa: 40 metro karratuko gela, armairua eta mahaia dituena. Gutxi gorabeherako edukiera: 6 pertsona. Ordutegia: Al-lr 08:00etatik 22:00etara, eta ig. eta festa eg. 09:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:45era (instalazioaren egutegiaren arabera).
  • Sarrigurengo Kirol Hiriko bilera gela: 40 metro karratuko aretoa, erdian mahi bat eta hamabi aulki dituena. Gutxi gorabeherako edukiera: 15 pertsona. Ordutegia: Al-lr 08:00etatik 22:00etara, eta ig. eta festa eg. 09:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:45era (instalazioaren egutegiaren arabera).
  • Eguesibarko antzinako udaletxeko bilera gela (lehen solairua). Gutxi gorabeherako edukiera: 15 pertsona. Ordutegia: Al-lr, 09:30etik 21:00etara (udal egutegiaren arabera).
  • Eguesibarko antzinako udaletxeko bilera gela (lehen solairua). Gutxi gorabeherako edukiera: 15 pertsona. Ordutegia: Al-lr, 09:30etik 21:00etara (udal egutegiaren arabera).
  • Eguesibarko antzinako udaletxeko sotoko bulegoak. Gutxi gorabeherako edukiera: 4 pertsona. Ordutegia: Al-lr, 09:30etik 21:00etara (udal egutegiaren arabera).
  • FAZeko bilera gela: 10,5 metro karratuko gela; armairua, mahaiak eta aulkiak dituena. Ekipamendu informatikoa konektatzeko eta Internetera sartzeko dago. Gutxi gorabeherako edukiera: 8 pertsona. Al-ol 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara (instalazioaren egutegiaren arabera).

 

Lokalak erabiltzen uzten ahal direla bermatzeko, beste aukera batzuk aztertuko dira, era jarraituan uzteko moduan dauden beste lokal batzuk Eguesibarko entitateei uzteko, nahiz eta lokal horiek Ordenantzan jasorik ez egon.

 

Erabiltzeko baldintzak, erantzukizun zibila eta beste gai batzuk.

Ordenantzan jasotzen direnak.

Erabiltzen uzteko epea.

Urtebetekoa, esleipenaren datatik aurrera, ematen den egun eta ordutegietarako.

Instantziarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  • Estatutuen kopia. Entitatea legez eraturik ez badago, taldearen helburuak argi eta garbi jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da. Eguesibarko Elkarteen Erregistroan erregistratutako entitateek ez dute estatuturik aurkeztu behar.
  • Bere kudeaketa eta administrazio organoen osaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Zinpeko aitorpena, bazkide kopurua agertzen duena.
  • Zinpeko aitorpena, lokala alokairuan ote duten agertzen duena.
  • Garatuko diren jardueren deskripzioa (dokumentu atxikia).
  • Jarduerak egiteko aurreikusi diren egunak eta orduak.
  • Lokala erabiliko duten pertsonen datu pertsonalak.
  • Zerga Administrazioaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, entitateak zergak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena.
  • Tokiko Ogasunarekin betebehar ekonomikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Instantzia
Tamaina : 230.5 kB Formatua : PDF

Epeak.

Eskabideak aurkezteko epea irekitzeko data: 2019ko irailaren 9a.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2019KO IRAILAREN 23a.