“Lekuz kanpoko 23 objektuak” Eguesibarko Erakusleihoen V. Lehiaketan

 Hemen: Merkataritza, Toki Garapena eta Enplegua

Aurten 23 saltokik parte hartuko dute Ibarreko merkataritza sustatzeko Eguesibarko Udalak antolatzen duen erakusleihoen V. edizioan.

Aurkezten diren proposamenak ezagutarazteko asmoz, “Bilatu lekuz kanpoko objektua” izeneko ginkana antolatu da. Horren helburua da 23 erakusleihoetariko bakoitzean lekuz kanpoko objektu bat aurkitzea eta behar bezala kokatzea, beste saltoki batekoa baita.

Inprimakiak eta parte hartzeko oinarriak lehiaketaren saltokietan daude, eta objektu horiek behar bezala kokatzen dituzten auzokide guztien artean erosketa txartel batzuk zozkatuko dira.

Horrez gain, abenduaren 19an Ibarrean erroldatutako auzokide guztiek gogokoen dituzten erakusleihoei ematen ahalko diete botoa www.valledeegues.com udal webgunean.

Hona hemen aurtengo edizioan izena eman duten erakusleihoak:

  1. AM Salud y belleza. Sarriguren
  2. Cafetería La Marquesa. Sarriguren.
  3. Calzados Parchis. Sarriguren.
  4. Carnicería Roncal. Sarriguren
  5. Centro de Bienestar Origen. Sarriguren.
  6. Congelados Sarriguren. Sarriguren
  7. Doggy centro canino. Sarriguren.
  8. Edare – Academia de dibujo y pintura. Sarriguren
  9. El retrogusto es mío. Sarriguren.
  10. El Txoko de Egüés. Egues
  11. Farmacia Marta Fernández Ejea. Sarriguren
  12. Farmacia Ortopedia Astiz Arzoz. Sarriguren
  13. Farmacia Sarriguren. Sarriguren.
  14. Freddy Ayala arreglos de ropa. Sarriguren
  15. Frutas y Verduras Emanuel. Sarriguren
  16. Herboristería Izaro. Sarriguren.
  17. La Pelu de Patty. Sarriguren.
  18. Librería la Valeta. Erripagaña.
  19. Maican estilista y educadora canina. Erripagaña.
  20. Mua!. Sarriguren.
  21. Nieto estilistas. Sarriguren.
  22. Óptica Sarriguren. Sarriguren.
  23. Serenda Slow Beauty. Erripagaña.

Aurtengo edizioan epaimahaikideak honako hauek izanen dira:

 Maite Canto, diseinatzaile eta irudigile independentea.

Arte Ederretan lizentziaduna, diseinatzailea, sortzailea eta irudigilea da. Erakusleihoen hainbat lehiaketatan parte hartu du epaimahaikide. Eguesibarren aritzen da lanean, eta lehiaketaren irudia diseinatu du.

Ignacio Isturiz, barneen arkitektoa.

Mundu guztian barneen diseinu proiektuak egin ditu 18 urteko ibilbide profesionalean.

Berta Buzunariz, argazkilaria.

Arkitekturako eta barneen diseinuko argazkilaritzan aditua da. Autonomoa da eta Eguesibarren aritzen da lanean.

Epaimahaiak 1.000, 700 eta 500 euroko 3 sari emanen ditu, eta horiei ikusleen sari berezia gehitu behar zaie, 300 eurokoa.

Erakusleihoak urtarrilaren 7a arte egonen dira ikusgai, eta epaimahaiak sariketako ekitaldian emanen du ezagutzera epaia, urtarrilean, hain zuzen. Herri bozketan eta ginkanan parte hartu duten pertsonen artean zozkatuko dira opariak, ekitaldi berean.