LARUNBLAI: GOZATU EUSKARAZ 2019-2020

 Hemen: Euskara

Jardueraren helburua da larunbat arratsaldean aisialdiko taldeak sortzea, eskola esparrutik kanpo haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko, hainbat ekintza eginez gustura ari diren bitartean. Ekintza horiek bi begiralek bideratuko dituzte eskola ikasturtean zehar

Adinak: D ereduko 3. eta 6. mailen arteko haurrak (8 eta 12 urte bitartekoak)

Jardueraren iraupena: 2019ko urriaren 19tik 2020ko ekainaren 6ra

Hamabostean behin, larunbatetan.

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Lekua: Oihanburu Aretoa (Errege Bardea, 68-74, Sarriguren)

Jardueraren hasiera: urriak 19, larunbata

Leku kopurua: 24

Tarifa: 30 €

Izen-ematea: Topagunean. Tel.: 948330868 (10:00-14:00).

Larunblaien 2018-2019 ikasturtean parte hartu dutenek lehentasuna izanen dute
Izena ematen dutenen kopurua leku kopurua baino gehiago izanez gero, ibarrean erroldatutakoak besterik ez dira hartuko, eta zozketa bidez esleituko dira lekuak

Izena emateko datak: 2019ko irailaren 16tik 22ra