Berdintasuna ikasten da. Oparitu berdintasuna!

 Hemen: Berdintasuna, Berriak
Eguberri hauetan jostailuak eta berdintasunezko ipuinak oparitzera gonbidatzen du Eguesibarreko Udalak. Aurrekoetan bezala, Berdintasun Sailak Berdintasuna ikasi egiten da kanpaina abiarazi du. Oparitu berdintasuna!
Ekintza honen bidez, jolasek, jostailuek eta ipuinek haurren sozializazioan duten garrantziaz sentsibilizatu nahi da, bai eta haurrek haien bidez benetan sentitzen diren bezala erakusteko duten garrantziaz ere; alde batera utzi nahi da mutilentzako jostailuen eta neskatoentzako jostailuen banaketa tradizionala, edo haurrentzako ipuinena eta neskentzako ipuinena, edo baita koloreena ere, mutikoentzako eta neskentzako koloreena.
Gogoan izan jostailuak eta koloreak ez direla neskenak edo mutilenak; estereotipoak existitzen direla, ez ditzagun rol bereiziak indartu!; oparitu ditzagun aniztasuna islatzen duten gauzak; hezi gaitezen gatazkak modu positiboan, errespetuz eta enpatikoan konpontzeko; eta gogora dezagun, halaber, modu arduratsuan erosi behar dela, iraunkortasun- eta hurbiltasun-irizpideekin.
Gabonetako laguntza gisa, esteka bat uzten dizuegu Berdintasun Ministerioaren Libertad para jugar gidara, estereotipo sexistarik gabeko jostailuak aukeratzeko gida: