Eguesibarko Liburutegia Udalarena da eta bi gune ditu: bata Olatzen, eta bestea, berriz, Sarrigurenen.

Olazko liburutegia 1998an eraiki zen. 161 metro erabilgarri ditu azaleran, eta 59 irakurketa-postu.

Olazko irakurketa gelak sarbide libreko 6.000tik gora dokumentu ditu. Haietatik, 5.117 (% 85,28) liburuak eta aldizkariak dira, eta 1.232 (14,72) , berriz, ikus-entzunezkoak eta soinudunak.

Sarrigurengo Liburutegia 2017an zabaldu zen, eta 154.68 metro erabilgarri ditu azaleran. Bi gune ditu: bat, mailegutza, informazio eta haurrendako (24 posturekin), eta beste bat, berriz, helduendako irakurketa gela da, 16 posturekin. Bilduma 4.010 dokumentuz osatua dago, sarbide librekoak. Haietatik,  3.475 liburuak eta aldizkariak dira, eta 535 dvd eta soinudunak.

liburutegi-sarriguren-10-egues
biblioteca-olaz-2-egues

ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

  • Informazioa
  • Kontsulta gelan
  • Mailegutza
  • Inprimatzea
  • Erreprografia: Olatzen bakarrik
  • Internet sarbidea WIFI bidez
  • Erabilera publikorako 4 ordenagailu: Sarrigurenen bakarrik

Funtsak Nafarroako Liburutegi Publikoen katalogoaren bidez daude kontsultagai. Horrela, interesa duen jende oro honako esteka honen bidez sartuko da funts horretan:

biblioteca-olaz-4-egues

PROGRAMAK:

Bi liburutegiek era askotako jarduerak egiten dituzte urte osoan irakurzaletasuna bultzatzeko. Besteak beste:

  • Ipuin-kontalariak
  • Antzezlanak
  • Tailer hezigarriak
  • Kontakizun txikien lehiaketak

EGUESIBARKO LIBURUTEGIAK

club-lectura-egues

IRAKURKETA KLUBA

Hilean behin biltzen dira liburu batez mintzatzeko. Liburutegiak berak liburua aldez aurretik uzten die. Zer liburu irakurri erabakitzeko, kontuan hartzen da zer liburu dauden Liburutegi Sarean.

Gaur egun, hiru irakurketa talde dira.

GAZTELANIAZKO TALDEA:

  • Hilaren 1. asteazkena, 19:30
  • Dinamizatzailea: Isabel Blanco Ollero.

 

INGELESEZKO TALDEA:

  • Hilaren 2. osteguna, 19:15
  • Dinamizatzailea: Scarlet Najarro.

 

EUSKARAZKO TALDEA:

  • Hilaren 3. osteguna, 19:15.
  • Dinamizatzailea: Inés Castiella Imaz.

 

  • Taldeetan parte hartzeko baldintzak: proposatzen den liburua irakurri eta bileretara maiztasunez joatea.
  • Interesa dutenek Eguesibarko Liburutegi Publikoan eman behar dute izena, Sarrigurenen, dela hara joanez (Errege Bardea kalea, 78), dela biblioteca@egues.es helbide elektronikoan, edota 948788926 zenbakira deituz.
  • Parte-hartzaile kopurua: talde bakoitzak gehienez 20 parte-hartzaile izanen ditu.

ESKURATU NAHI AL DUZU IRAKURLE TXARTELA?

Irakurle txartela ezinbesteko agiria da liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko. Doakoa da.

Txartela eskatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • Txartel tamainako argazki 1 (aukerakoa)
  • Agiri ofiziala (NANa, pasaportea, etab.).
  • Galdetegi bat, eta datu hauek: eskatzailearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa. Liburutegian bertan bete daiteke. Handik 5 egunera, txartel bila joan behar duzu.

Halaber, internet bidez eska dezakezu, galdetegi hau betez:

Lehe-oharra:

Irakurle txartela eskatzeko galdetegian ziurtaturiko datu pertsonalak 122/2002 Foru Aginduak arauturik eta babesturik daude. Agindu horren arabera, “Nafarroako Liburutegi Publikoetako bazkide erregistroa” izeneko fitxategi informatizatua sortu da, 3/2003 Foru Aginduak aldatua.

Herritar Txartela dutenek txartel horixe bera erabil dezakete liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko.

Irakurle txartela pertsonala eta besterezina da.