casa-cultura2-egues

2017ko azaroaren 17an, Kontratazio Atarian laguntza-agiria argitaratu zen, Sarrigurengo Kultur Etxeko proiektua idazteko, eta eraikuntza-lanak zuzendu eta koordinatzeko.

 2018ko martxoaren 23an, aipatu proiektua esleitzeko kontratua sinatu zen IMPAR Roncal Basterra S. L. P. enpresarekin. Horrela, Raúl Roncal eta Pablo Basterra arkitektoek 5.000 m2-tik gorako eraikin bat diseinatu zuten, hiru solairukoa. Espazio guztiak erdiguneko atari baten inguruan egituratuta daude.

Udalak, osoko bilkuran bildurik, kultur etxeko lanak kontratatzeko agiria onetsi zuen, 2018ko irailaren 4an. Aurreikuspenen arabera, urte eta erdia beharko da lanak egiteko.

casa-cultura-egues

Honatx azpiegituraren osagaiak:

  • Liburutegia: haur gela, behe solairuan; helduen gela, lehen solairuan, eta proiekzio gela, hirugarrenean.
  • Agertokia: harmailak bilkorrak dira. 400 lagun sartzen dira eserita, eta 1.000, zutik.
  • Erakusketa gela.
  • entsegu-gela
  • 3 gela arte plastikoetarako.
  • Sukaldaritzaeremua: sukaldea eta ikasgela-tailerra.
  • Erabilera anitzeko7 gela
  • sorkuntza laborategi.
  • Irratiestudio bat
  • Grabazioestudio bat.
  • Gela teknologiko
  • Biltegi aunitz ibarreko elkarte eta taldeentzat.

Azpiegiturako planoak esteka honetan daude ikusgai.