Kultura Koordinatzailea: 

Patricia Cifrián Ruiz de Alda

C/ Garajonay, 1. 31621 Sarriguren

948 33 16 11

KULTURA

Eguesibarko Udalaren Kultura Alorrak zerbitzuaren zeregina ibarrean kultura sustatu eta zabaltzea da. Hona gure helburuak:

  • Kultur eskaintzazabal, askotariko eta kalitatekoa garatzea.
  • Herritarrek kultura eskaintza hori eskura izateko erraztasunak eta laguntza ematea.
  • Sormena lagundu eta bultzatzea.
  • Udal liburutegia sustatu etairakurzaletasunabultzatzea.
  • Herritarren kultur erakundeenekimenak, funtzionamendua etaparte-hartzea
  • Aisia eta jai arloko programak garatzea.
  • Eguesibarkoondarea babestu, zabaldu eta aberastea, bai materiala, bai immateriala.
liburutegi-sarriguren-2-egues

PROGRAMAK

HAUR PROGRAMA IBILTARIA

Urritik ekainera, igandero, hainbat emanaldi egiten dira 3 urtetik gorako haurrentzat. Asteburuero, talde bat ibarreko herri batera joaten baita goiza girotzeko; txotxongiloak, ipuin-kontalariak, antzerkia, magia, musika eta beste izaten dira haurrentzat.

PRIMERA SESIÓN ZINE-KLUBA

Zine-kluba 9 eta 13 urte artekoentzat da. Urritik ekainera egiten da, larunbat arratsaldez, FAZen. Filmak zer diren, nola egiten diren, eta zer esanahi duten erakusten da. Parte-hartzaileei behar bezalako tresnak ematen zaizkie filmak ulertzeko eta ikuspuntu kritikoa garatzeko, ikuspegi jostagarritik, eta parte-hartzean oinarriturik. Auzo-zinea berreskuratu nahi da, jendea gizarteratzeko jarduera baita, aisia hezigarria lantzeaz gain. Sarrera librea, dena bete arte.

3DANCE LEHIAKETA

Dantza jaialdi hau hiri-paisaian egiten da, ekainean, eta Atarrabia, Uharte eta Eguesibarko udalen ekimena da. 2016an jarri zen abian, gune bat sortzeko, gazteek beren artea garatze aldera eta dantza-molde berriak agertze aldera. Bi fase ditu: batetik, lehiaketa bera, bi sari ematen baitira (epaimahaiarena eta publikoarena), eta bestetik, konpainia profesional baten emanaldia.

“MUSIKETAN” MUSIKA ZIKLOA

Ibarreko musikariek beren lana gure udalerrian erakusteko ekimena da. Izan ere, kideren bat hemen erroldaturik duten talde guztiek izena eman dezakete zikloan. Zehazki, 5 talde aukeratzen dira, ibarreko herriren batean kontzertu bat eman dezaten. Emanaldiak abuztuko ostegunetan izaten dira, eta musika estilo guztiek dute lekua: rocka, popa, jazza, heavya, soul…

ANTZERKI ZIKLOA

Urritik ekainera antolatzen da helduentzat. Hilean emanaldi bat izaten da; komedia, gehienbat, baina beste generoak ahaztu gabe, drama eta suspensea, adibidez.

UDAKO ZINEMA

Atari zabaleko zinema-programa uztailaren bigarren hamabostaldiko eta abuztuaren leheneko ostiraletan egiten da, 22:00etan, Ibarreko hainbat herritan. Doakoa da, eta denetariko filmak ematen dira haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat, gaztelaniaz eta euskaraz.

ARTISAUTZA AZOKA

Urriaren bukaeran edo azaroaren hasieran egin ohi da. Ofizio zaharrak erakusten dira Sarrigurenen, gaur egun oraindik ere erabiltzen ditugun tresna asko nola egiten ziren jakiteko. Halaber, elikagai ekologikoak daude salgai, bai eta artisau elikagaiak ere. Aldi berean, joko tradizionalak eta artisau-atrakzioak antolatzen dira haurrentzat.

HALLOWEEN

Sorgin Gaua eta Domu Santuren bezpera dela eta, jarduera sorta zabala antolatzen da gure udalerrian; haien artean, Mozorro Lehiaketa eta Beldurraren Paisaia dira nabarmentzekoak.

ERAKUSKETAK

Gaur egun, Eguesibarko Udalak bi erakusketa leku ditu: Olazko Musika Eskola eta Sarrigurengo Errizar Gela. Urte osoan, gure ibarreko nahiz kanpoko artisten lanak jartzen dira ikusgai.

SAN PEDRO MARTIRIAREN ERROMERIA

1609az geroztik, Elkanok, Ibirikuk eta Eguesek erromeria ospatzen dute apirilaren azken igandean. Badirudi urte hartan, izurri mota batek alorrak kaltetu eta hondatu zituela. Hori dela eta, jendea prozesioan joaten hasi zen, San Pedro Martiriaren irudia herri batetik bestera eramateko. Irudiak urte osoa ematen du herri bakoitzeko elizan.

KULTURA PLAN ESTRATEGIKOA

Eguesibarko udalerrian aldaketa handiak izan dira azken urteotan eta, horren ondorioz, orain Nafarroako hirugarren udalerria da, 20.000tik gora biztanle baititu.

Horrenbestez, zerbitzuek egoera berrira moldatu behar dute. Hori dela eta, Kultura Plan Estrategiko baten kontratazioa bultzatu zen, diagnosi bat eta talde gogoeta egin ondoren. Plana tresna nagusia izanen da ibarreko kultur garapena gidatzeko eta jarraitu beharreko ildo nagusiak ezartzeko.

2016ko abenduan, plana garatzeko baldintza administratibo eta teknikoen agiria argitaratu zen Nafarroako Kontratazioaren Atarian. 2017ko maiatzean, udalaren eta enpresa esleipen-hartzailearen arteko kontratua sinatu zen: STOA Propostes Culturals i turistiques S.L. Plana irailean onetsi zen.

  • Joseba Orduña Navarro Gizarte Zerbitzu, Kultura, Kirol, Haurtzaro, Gazteria, Helduaro, Genero Berdintasun, Emakume eta Hezkuntzarako zinegotzi delegatua. Bigarren alkateordea.