IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO, ABUZTUAREN 10ERA ARTE, 3DANCE 5. KOREOGRAFIA LEHIAKETAN EDIZIOAN PARTE HARTZEKO

 Hemen: Izen-emateak, Kultura, Udala

3Dance jaialdiak, 2020an 5. edizioa egingo duenak, ohiko datak ekainetik irailera aldatu ditu, osasun krisia dela eta.
Jaialdia egun hauetan egingo da: 2020ko irailaren 15ean (asteartea), 16an (asteazkena) eta 17an (osteguna), Sarrigurenen (Eguesibar), Villava-Atarrabian eta Uharte-Huarten, hurrenez hurren.
3Dance Lehiaketa Koreografikoak, epaimahaiak emandako 1.000 €ko saria du, publikoak emandako 500 €ko saria, eta 250 €ko 4 sari finalista bakoitzarentzat.

3Dance jaialdia, hiri-paisaiako dantza, kaleko dantzaren erreferentziazko jaialdi gisa finkatzen da urtez urte.
Jaialdiak bi zati ditu: alde batetik, dantzari gazteei zuzendutako koreografia lehiaketa eta, bestetik, herri bakoitzean aritzen den dantza profesionaleko konpainia baten programazioa.
3Dance Jaialdiaren antolatzaileak Uharte-Huarte, Villava-Atarrabia eta Egües-Eguesibar udalak dira. Quiero Teatro kultur enpresak koordinatzen eta kudeatzen du Jaialdia.
Udal antolatzaileek finantzatzen dute, bai eta Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak sustatutako “Innova Cultural” programaren bidez lortutako diru-laguntza.
3 Dance Jaialdiaren helburu nagusiak dantza hiri-eremuan sustatzea, dabtza-sorkuntza sustatzea eta dantzarako publiko berriak lortzeaea dira.

LAU SARI BERRI

3Dance Jaialdiaren 5. edizio honetan, epaimahaiak ematen dituen 1.000 euroko ohiko sariez eta bertaratutako ikusleen bozketaz emandako 500 euroko sariez gain, 250 euroko lau sari berri egongo dira finalera iristen den talde edo artista bakoitzarentzat.

BI EKINTZA BERRI

3Dance 2020 Jaialdiak 2 ekintza berri aurkezten ditu, parte hartzen duten artisten formakuntza osatzeko eta dantzarien artean esperientziak trukatzeko espazioak sortzeko:

  • Dantza-esperimentazioko laborategia.
    3 orduko lan-saioa, 2020an gonbidatutako Brodas Bros, Bartzelonan jaiotako hip-hop,
    dantza eta hiri-kulturaren konpainiarekin. Ibilbide artistiko zabala du, bai eta nazioarteko proiekzio handia ere. Lehiaketan izena ematen duten guztiek parte hartu ahal izango dute laborategian, gehienez ere 20 pertsona.
    3 orduko lan-saioa, 2020an gonbidatutako Brodas Bros konpainiarekin, Bartzelonan jaiotako hip-hop, dantza eta hiri-kulturaren konpainiarekin. Ibilbide artistiko zabala du, bai eta nazioarteko proiekzio handia ere.
    Lehiaketan izena ematen duten guztiek parte hartu ahal izango dute laborategian, gehienez ere 20 parte-hartzailerekin. Osatu ezean, lehiaketan parte hartzen ez duten dantzariei irekiko genieke izen-ematea.
  • Kanpoko begirada:
    Aholkularitza artistikoa dantzako profesional batekin, 2 orduko saio batean.
    Ekintza hau lehiaketarako hautatutako 8 taldeei zuzenduta dago.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Iñaki Fortunek (dantzaria eta koreografoa. Fueradeleje konpainiaren sortzailea), Polinik (Team Rockers-en sortzailea eta Floor in Flames jaialdiaren antolatzailea) eta Elisa Artetak (dantzaria eta Centro Huarteko zuzendaritza-taldeko kidea) osatzen dute.
Epaimahaiak finalera igaroko diren artistak aukeratu beharko ditu.
Era berean, 1.000 euroko saria emateaz arduratuko da. Horretarako, epaimahaiak autonomia osoz jardungo du, eta haren epaia apelaezina da.

NORK PARTE HAR DEZAKE LEHIAKETAN?

Kaleko dantza-ikuskizun bat aurkezten duen edozein artistak edo talde artistikok parte hartu ahal izango du. Ikuskizunak ezin du 15 minutu baino gehiago iraun, eta gutxienez 5 minutu irautea komeni da.
Lehiaketan parte hartzen dutenek konpromisoa hartzen dute antolakuntzak esaten dien egunean eta tokian jarduteko, eta finalera pasatuz gero, irailaren 17an, Huarte-Uharten, bigarren emanaldi bat egiteko.
Izena ematea
Parte hartu nahi dutenek, oinarrietan adierazitako estekaren bidez izena emateko formularioa bete beharko dute 2020ko abuztuaren 10a baino lehen.
Informazio gehiagorako idatzi hona: festival3dance@gmail.com

Bases 3dance 2020
Tamaño : 9.2 MB Formato : PDF

KONPAINIA GONBIDATUA

Lehiaketaren emanaldiez gain, publikoak Brodas Brosen HIPSTORY ikuskizunaz gozatu ahal izango du. Brodas Bros, 2006an Bartzelonan jaiotako hip-hop, dantza eta hiri-kultura konpainia da, Pol eta Lluc Fruitós anaien ekimenez, Berta eta Clara Pons ahizpekin batera.
Arrakastarako formula bat lortu dute, eta, horren ondorioz, 10 dantza-ikuskizun dituzte; horiekin, 15 herrialde baino gehiago zeharkatu dituzte munduan zehar.

IKUSKIZUNA

“HIPSTORY” ikuskizun ludiko eta didaktikoa da, eta hip-hoparen historia azaltzen du, bai dantzarena, bai musikarena, 1960tik gaur egunera arte. Koreografien eta umorezko gagen bidez, bost dantzarik eta musikari batek erakusten dituzte hiriko dantza estiloen arteko
desberdintasunak : popping, Locking, B-Boying …
Obrak dantzaren mundua hurbiltzen die gazteei, kalitatezko koreografikoarekin eta interpretazioarekin.
Ikuskizuna egunero gozatu ahal izango da, 20: 00etan, herri bakoitzean, irailaren 15ean Sarrigurenen (Eguesibar), irailaren 16an (asteazkena) Villava-Atarrabian eta irailaren 17an (osteguna) Uharte-Huarten.