Anfibioen bizitzaren zati bat urari lotua dago; anfibioen lehen estadioetan, bereziki. Espezie bakoitzak bere ur xafla eta sakonera behar ditu, eta gehiago edo gutxiago egon behar du uretan.

Gaur egun, fauna talde hau gainbehera dator. Izan ere, gure erreka eta inguru istiltsu askotan drainatze-lanak egin dira nekazaritzarako baliatzeko, eta horren ondorioz, anifibioak desagertu dira. Bestalde, nekazaritzan erabiltzen diren ongarri kimikoek eta biozidek kalte handia egin diete.  

Anfibio gehiago ibiltzeko eta haien egoera leheneratzeko, hezegune txiki batzuk egin dira koordinaturik 2015ean ibarraren hegoaldean, hau da, Badostainen eta Ardanatzen, betiere Aranguren ibar mugakidean egin direnekin lotuta. Proiektua Caixaren diruekin finantzatu da.

Orduz geroztik, Eguesibar eta Aranguren ibarra elkarrekin ari dira lanean, hezegune berriak egiteko, espazioari konektibotasuna emate aldera, eta anfibio taldeek hezeguneak nola kolonizatzen dituzten aztertze aldera.

Era berean, konektibotasuna lortzeko lanak egiten ari dira Ibarraren iparraldean, Eguesen eta Altzuzan hezegune txikiak eginez.